Euskaldun bat infernuan

Euskaldun bat infernuan

Deabruak ez omen zuen euskara ikasi eta ikasi zuen apurra ahaztu omen zuen Baionako Izpiritu Saindua zubitik pasa ondoren. Dantek ez daki horren berri zeukan Komedia Jainkotiarra (1321) izkiriatu zuenean, euskaldun batekin egin baitzuen topo infernuaren bostgarren zirkuluan, non epaile ustelak lunabarroan urtzen ziren. Euskaldunak Ciampolo izena zuen eta Nafarroan jaioa zela zioen. Dirua xahutu zuen senide baten semea izanda, Jauntxo baten etxean hasi zen lanean eta Teobaldo II.a erregerearen kuttuna bihurtu zen. Hori dela-eta, erregearen baimenarekin salerosteari ekin zion, pekatua omen zena orduan, izan ere, bere jardunak infernuko ur irakinetan kiskaltzera bidali baitzuen. Danterekin berriketan ari zen bitartean, ureetara itzuli behar zela gogoratu zion txakur forma zuen Alichina deabruak, Ciampolori trufa eginez gainera. Euskaldunak ureetan sartu baino lehen harrapatzeko desafioa egin zion deabruari, zeinak aldea ere emango ziola ihardetsi zuen puztuta. Baina, On Kixoten (1605) ez bezala, euskalduna amarrutan maisua zen eta Alichina tronpatzea erdietsi zuen, izan ere harrapatu aurretik ur irakinetan murgildu baitzen Ciampolo. Estropezuaren ondorioz, beste deabru bat Alichinaren bila joan zen ureetara, pekataria harrapatu ez izana larruz ordain zezan. Gauzak horrela, Dantek eta Virgiliok agudo egin zuten hanka hortik, kolpe baten ondorioz ur irakinetara erortzeko beldurrez. Bada, deabru biak borrokan ari ziren Deabruak berak entelegatzen ez zuen euskaldun baten erruz.

Presencia Vasca saiorako osatutako zutabea

Dante - Euskaldun bat infernuanEuskaldun bat infernuan

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Zer duzu buruan “Euskaldun bat infernuan”-ri buruz