Herri txikien libre bizi gure bozu…

Ekainaren 28an Sexu Askatasunaren eguna aldarrikatzen eta ospatzen da ia ludi osoan, baita Euskal Herrian ere; “Gay, lesbiana eta transesualen harrotasun eguna” edo, batzuk gurago duten moduan, “Beste sexualitateen eguna”.

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan festa giroko manifestaldi bana egingo da -Miarritzeko Faroan joan den larunbatean egin baitzuten-. Aldarrikapena aurreratu eta bihar larunbata, ekainak 27, 18.00etan abiatuko da manifestazioa Donostiako Boulebarretik. Eta etzi igandez, ekainak 28, 13.00etan Gasteizen (Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta) eta 12.30ean Iruñean (Bus geltoki zaharretik) zein Bilbon (Moyua plazatik). Azken ekitaldi honetarako deia, Bizkaiko hiriburuko manifestaziora joatekoa, minutu bateko bideo xume eta bitxi baten bitartez egin dute Larrabetzu herri txiki bezain bizian.

.

Herri txikien libre bizi gure bozu...“Maite duzunarekin gozatu, askatasun hegalak zabalduz. Zure nortasuna ez ezkutatu, barruko gogoa aldarrikatu…” dio Yogurinha Borova artista bizkaitarraren “Maite duzunarekin gozatu” kantuak (“Bai sí, yes”, Gor Diskak); larrabetzuarrak pantaila aurrean elkarri musuka eta musuka agertzen diren bitartean, Gaztelu alkate hautatu berritik hasita.

Musutxu arinak eta sakonak, Hori Bai gaztetxean eta kalean, gazteenak eta zaharrenak, neska mutilen artekoak  eta nesken artekoak, zer inporta dio: “Herri txikien libre bizi gure bozu, emon mosu!”.

 

 

Beste sexualitateen eguna, Ekainak 28, eman musu, Herri txikien libre bizi gura baduzu, larrabetzu, Yogurinha Borova

2 pentsamendu “Herri txikien libre bizi gure bozu…”-ri buruz

  • Ez al daude gaizki hitzorduak?

    • Gaztañe Arnostegi
      margaritxon 2015-06-26 14:11

      Hau desastrea!
      Arrazoi osoa duzu; hitzordu guztiak daude oker -beste urte batekoak jarri ditut-eta-.
      Jada zuzenduta dituzue:

      Bihar:
      – Donostian, ekainak 27 larunbata, 18.00etan Boulebarrean hasita.

      Etzi:
      – Gasteizen, ekainak 28 igandea, 13.00etan Andra Zuriaren plazan hasita.
      – Iruñean, ekainak 28 igandea, 12.30ean Bus geltoki zaharretik hasita.
      – Bilbon, ekainak 28 igandea, 12.30ean Moyua plazan hasita.

      Barkatu okerrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude