Hedabideak, euskara eta herri mugimenduak aztergai Gasteizen

Hirugarren urtez Hala Bedi irratiak mahainguruak antolatu ditu. Bor-bor dauden gaiak, nahiz betikoak, izango dituzte hizpide, gonbidatu mordo batekin. Gasteizen egingo dira mahainguruak, maiatzeko datozen asteazkenetan.hala bedi jardunaldiak

Maiatzak 15: “Hedabideak Euskal Herrian. 30 urte eta gero zer?”

Azken hogeita hamar urteotan euskal hedabideetan eman den bilakaera, eta gaur egungo egoera ikuspuntu ezberdinetatik eta modu kritikoan aztertzea da gure asmoa. Komunikabide asko kinka larrian aurkitzen diren uneotan sektorearen osasunaz egin nahi genuke gogoeta, nabarmenak diren ezintasunak ikusi eta aterabideak zehazten hasteko.

Lehenbiziko mahai-inguru honetan lagun hauek izango ditugu:

Aritz Agirre (Euskadi Irratiko albistegien zuzendaria), Gorka Bereziartua (Argiako kazetaria), Agus Hernan (Antxeta irratiko zuzendaria), Iñaki Soto (Garako zuzendaria) etaAlberto Barandiaran (Hekimeneko zuzendaria) 

Hitzordua: Maiatzaren 15ean iluntzeko 19:30ean, Ignacio Aldekoa kultur etxean.

Maiatzak 22: “¡Que vienen los vascos!”

 Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako hizkuntz politikarako sailburuordea), Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Aldundiko euskara zuzendaria), Jon Sarasua (kulturgile eta irakaslea) eta Ramon Etxezarreta (PSEko kidea).

Azken 30 urteotan euskararen inguruan ezagutu ditugun politikak eta euskalgintzatik egindako lana izango ditugu eztabaidagai. Euskararen egungo egoera aztertu eta aurrera begirako estrategia ezberdinen inguruan arituko gara.  Gazteleraz izango da mahai-ingurua, eta nabarmendu egin nahi genuke hori: euskararen afera euskal hiztunen komunitatetik kanpo zabaldu nahi dugu, jendarte osoari eragiten dion gaia dela uste baitugu.

Maiatzak 29: “Alternativa popular a las instituciones, ¿existe?”

 Mikel Zuloaga (herri mugimenduko kidea eta idazlea), Hasier Arraiz (Sortuko presidentea), Jasone Mitxeltorena (Auzolana ekimena) eta David Fernandez (CUP).

Kasu honetan, euskal politikagintzan nazio eraikuntzari eta aldaketa sozialari begira azken urteotan egindako lana eta egungo paradigma aldaketaren aurrean zabaltzen diren aukera berriak eta zalantzak izango ditugu eztabaidagai. Bide instituzionalaren eta herri mugimenduaren arteko uztarketaz, bide bakoitzaren mugez eta aurrera begirako estrategien eraginkortasunaz arituko gara.

5 pentsamendu “Hedabideak, euskara eta herri mugimenduak aztergai Gasteizen”-ri buruz

  • Marka da, gero, hamabi hizlaritatik emakume bakarra sartzea programan.
    Ta, mesedez, orain ez etorri aitzaki merkeekin, aspaldi aspertuta baikaude holako txorakeriekin.
    Emakumeak hain nabarmenki baztertzen duen edozein jarduerak ez du inolako legitimidaderik, eta faborez, aldatu zaiozute izenburua: Hedabideak, euskara eta herri mugimenduak GENERO MASKULINOAREN IKUSPEGITIK aztergai Gasteizen.
    Oso gaizki, halabedi, eta oso gaizki halako sarao de facto misoginoetan parte hartuz halakoak indartzen dituzten hizlariak.
    Bakoitzak bere erantzukizuna dauka, eta emakumeak hain nabarmenki baztertzen dituzten jardunaldietan parte hartzen dutenek ere beren erru puxka badute, ez dutelako inolako betorik jartzen diskriminazio hain nabarmen, ohiko, hertsitzaile eta etsigarri honi.

    • Antolatzaileetako bat 2013-05-17 12:42

      Aupa!
      Mahainguruak antolatzen ditugun hirugarren aldia da eta, lehen jardunaldietatik ateratako hausnarketetako bat hori izan zen.
      Aurten, hasieratik saiatu gara emakumeen presentzia bermatzen. Gure asmoa, hitzaldi bakoitzeko, bi emakume sartzea izan da. Dena den, hiru arazo izan ditugu. Agenda, etortzeko asmo eza eta, azkenik, gizartearen egitura bera ere.
      Besteak beste, egun, hedabide talde bateko zuzendaria den bat, euskal Irrati bateko zuzendaria den beste bat, Sailburu orde izandako bestea, Sailburu izatekoan egon den beste bat edota aurkezle ezagun bat tanteatu ditugu, besteak beste. Guztiak, ezetz.
      Azkenean, Jasone Mitxeltorena izan da baietza eman digun emakume bakarra, zoritxarrez. Gure asmoa, hasieratik, emakume eta gizonen artean parekidetasuna bermatzea izan da.

  • ez naiz ni izango goian agertzen diren tipoak defendatzen dituena… baina zeriksirik ba al du gehienak gizonak izatea beren lanarekin? beharbada programak finkatutako ezaugarrien arabera hobeto moldatzen ziren profesionalak dira, ez duzu uste? zergatik hainbeste gorroto sexista? erdia emakumeak izango balira, nahiz eta ezagunak ez izan, programaren xedea berdin konplituko zela esan nahi duzu?

    egia da gizarte kapitalistan emakume izateagatik zeharkako bazterketa egiten dela, baina hori ez da alu-txobinismoarekin konpontzen.

  • Maika, ez dut uste gorroto sexista kontu bat denik. Kartela ikusi dudanean Tititainoren gauza bera etorri zait burura, eta ahalegin handirik gabe etorri zaizkit burura mahainguru horietan hor ageri diren gizonek adinako ekarpena egiteko gai diren lauzpabost emakume. Ongi izan.

  • Antolatzaileetako bat 2013-05-17 12:40

    Aupa!

    Mahainguruak antolatzen ditugun hirugarren aldia da eta, lehen jardunaldietatik ateratako hausnarketetako bat hori izan zen.

    Aurten, hasieratik saiatu gara emakumeen presentzia bermatzen. Gure asmoa, hitzaldi bakoitzeko, bi emakume sartzea izan da. Dena den, hiru arazo izan ditugu. Agenda, etortzeko asmo eza eta, azkenik, gizartearen egitura bera ere.

    Besteak beste, egun, hedabide talde bateko zuzendaria den bat, euskal Irrati bateko zuzendaria den beste bat, Sailburu orde izandako bestea, Sailburu izatekoan egon den beste bat edota aurkezle ezagun bat tanteatu ditugu, besteak beste. Guztiak, ezetz.

    Azkenean, Jasone Mitxeltorena izan da baietza eman digun emakume bakarra, zoritxarrez. Gure asmoa, hasieratik, emakume eta gizonen artean parekidetasuna bermatzea izan da.