Hasi gara

Bai, hasi gara dakiguna dakigun era bakarrean egiten. Mila RZ baino gehiago sartuko ditugu, jakien araberako orden alfabetikoan (hozkailuan ANTXOA baldin baduzu egiteko, ANTXOA hitzean egin klik eta ezagutzen ditugun moduak erakutsiko dizkizugu ANTXOAK prestatzeko. Gauza bera jaki guztiekin). RZ denak daude sukaldatuak, dastatuak eta irentsiak. Bai horixe! Gertatzen dena da hilabeteak joango zaizkigula denak zintzilikatu baino lehen, Z letrara iritsi baino lehen, alegia.

sukaltegia.jpg
(Eskerrik asko laguntzen ari zaizkigun Maite Rementeria, Sonia Uribe eta Fini Gonzalez gallegiñari. Eskerrak neskak dauden munduan!)

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Hasi gara”-ri buruz

  • Birus bat naiz, abiso.

    Igandean, buruz buruko gogoangarria!!!

    http://kevinheredia.mundua.com

    Kontuz, kutsakorra naiz.

  • […] Luistxo Fernandezek egin du galdera Sustatun: nor da Kevin Heredia? Blogari literaturzalea dela eta, kitzikaturik dabil Luistxo, antza. Izan ere “birus bat naiz” idatzi izan du Kevin Herediak zenbait blogariren lekuetan. Alua munduan ere bai. Bistan da, publizitate bide berriak darabiltzala apaju honek, bere neurrira eta berak kontrolatzeko moduan.  Gure zirrikituak ditu maite. Ongi etorria bedi desertuaren erdira. Baina hamaika eta bi kontu zor dizkiok nik Luistxori eta lagundu egin nahi nioke bere ahaleginean, alegia, Kevin Heredia egiazki nor den argitzen. Ez naiz sekula berarekin aurrez-aurre izan, baina lepoa jokatuko nuke hemen azpiko argazki honetako morroia dela: […]