“Gure kabuz ala hil” dokumentala finantzatzeko kanpaina

Martxan da ‘Gure kabuz ala hil’ dokumentala; gazte mugimenduan alternatiba sozioekonomikoen inguruko eztabaida piztu eta bultzatzeko egina. Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboak eta Ernai Gazte Antolakundeak sortu dute elkarlanean. Azaroa bukaeran egingo dute aurkezpena, eta hortik aurrera, proiekzio eta eztabaidak antolatuko dituzte gaztetxeetan. Crowdfunding kanpaina jarri dute martxan dokumentala auzolanean finantzatzeko.‘Gure kabuz ala hil’ dokumentala finantzatzeko crowdfunding kanpaina

“Ez diogu inori heriotza opa. Bai, ordea, bizitza duin eta jasangarria”, azaldu dute proiektuko kideek. Gazteen egoera prekariotik abiatuta bestelako ereduak ikusaraztea eta alternatiben inguruko eztabaida sortzea lortu nai dute: “Euskal Herri osoa goitik behera gurutzatzen ari gara kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarrituz bide propioa egiten ari diren proiektuak ezagutzeko”.

Dokumentalaren egileak diote alternatiba ezberdinak egon arren badela guztiak biltzen dituen ezaugarri bat: “gure kabuz egitea, taldean, auzolanena”. Proiektua bera ere horrela egin dute: “Sei gazte prekarioz osatu dugu lantaldea, eta, lan erdiak eginda baditugu ere, zailena falta zaigu, jasotakoari forma ematea”.

Horrelako dokumental bat egiteak berarekin dakarren lan karga eta kostu ekonomikoa aintzat hartuta Crowdfunding kanpaina bat abiarazi dute. Hauxe da eskatzen dutena: karena.eu plataformaren bidez DVDa aldez aurretik erostea.

Informazio guztia jaso eta ekarpena egiteko: karena.eu/gurekabuzalahildokumentala

Gure kabuz ala hil dokumentala finantzatzeko kanpaina