Anatema: espainiarrak katalanez mintzo

Anatema: espainiarrak katalanez mintzo

Haratx. Begira zer egin duten PPkoek katalanak maite dituztelako plantak egiteko. Bideo bat grabatu dute katalanez, katalanak maite dituztela esanez, tarte batean beldurraren kanpaina bazterrean utziz. Egia esan, maitasuna adierazteko tresna ona da herri bati bere hizkuntzan hitz egitea, baina independizatzeko zorian ikusi arte ez dute horrelakorik egin.

Bestalde, honek gogora ekartzen dit euskararen normalizazioaren kontrako ideologoek hainbatetan esaten dutena: ez da zuzena euskara sustatzea euskaraz inoiz egin ez den eskualde batean (bidenabar, logika horrek euskararentzat bakarrik balio du: gaztelania Hego Euskal Herri osoan ofiziala izateko eta sustatzeko ez da holakorik inoiz kontuan hartu). Bada, hortxe daude Espainiako hainbat politikari, katalanez inoiz mintzatu ez den eskualdeetakoak, katalanez egiten.

Eta Euskal Herrian, pentsaezina litzateke Ana Beltranek, adibidez, holako bideo bat grabatzea. Beharbada hemen ere independizatzeko zorian izan beharko dugu horrelako zerbait ikusteko.

Anatema: espainiarrak katalanez mintzo

2 pentsamendu “Anatema: espainiarrak katalanez mintzo”-ri buruz