Madonnak errealizadore bati: “Moja edo izar nahi dut izan”. (Larunbateko gutuna)

MAKING OFF

Nork ez du gogoko izaten postontzitik eskutitza jasotzea, baina gero eta gutxiago dago horretatik, agi denez. Behar bada horregatik, larunbatero baten batek norbaiti idatzitako gutuna argitaratzen dugu hemen, DES LETTRES gunearen eskutik, zeina korrespondentzian espezializatutakoa baita.

Aste honetan, gerora oso ezaguna izango zen 20 urteko Madonnaren gutun bat dakargu. Lewicki errealizatzaileari idatzi ziona lan eske.

Arrakasta izan zuen idazki honek, bere lehen lan handia lortu baitzuen neskak “A certain sacrifice” thriller erotikoan.

….

Stephen maitea,

Barkatu beharko didazu CV zaztar hau. Kanpoan ibili naiz hilabete batzuetan eta itzuleran ohartu naiz galdu egin ditudala hainbat paper eta dokumentu garrantzizko. Tartean CVa.

Ni Detroiten jaio eta hazitakoa naiz. Hantxe hasi nuen nire karrera oso goiz eta harroegi. Batxillergoan hasi nintzenean konturatu nintzen moja edo zinemako izar nahi nuela izan, bietako bat. Komentuan igaro nituen bederatzi hilabeteak aski izan ziren lehengo gaitzetik libratzeko.

Institutuan eskizofrenika xamarra bihurtu nintzen, ezin bainuen aukeratu zerbitzuko birjin izatearen edo bestelako neskato izatearen artean. Biak ala biak egiten zitzaizkidan interesgarri. 15 urtetan, ballet saioetan agertu nintzen, beti ere musika barrokoa entzunez.

Madonnak errealizadore bati: "Moja edo izar nahi dut"Oso geldo baina guztiz sendo, nazka garatu nuen nire ikaskideekiko, irakasleekiko eta instituarekiko, oro har. Soilik antzerki klasea izan zen salbuespena. Egunean ordubetez, egoistak eta megalomano guztiak batzen ziren hara paperen baten bila, interpretazioari buruzko euren ikuspegia aireratuz batera.

Ixilpean maite izan nituen denen begiak niregana zuzendu ziren uneak, kanpoko munduari aurre egiteko, neure xarma eta sofitifikazioa lantzen nituen bitartean.

Nire pazientzia infitoari esker lortu nuen batxilergoa finitzea eta halaxe sartu nintzen Michigango unibertsitatean arte ederrak ikastera, musika, artea, dantza eta, batez ere, muntatzen ziren antzezlan gehienetan parte hartzera. (Itxuraz, ukitzen dudan oro bihurtzen dut antzezlan).

Bi urtetako bizimodu isolatu eta utopiko baten ostean, aldatzeko gogoz hil nintzen ia eta halaxe joan nintzen New York Cityra, diplomarik lortu gabe utziz unibertitatea.

Hastapenean dantzan zentratu eta bi hilabetera dantza modernoa egiten zuen talde batean sartu nintzen (Par Lang). Hiru sasoi egin nituen bertan, Italian zehar eginiko bira barne, baina dantzak ez ninduen espero bezainbeste asebetetzen, batez ere ikusirik zeintzuk ziren Pearl-en erabiltzen ziren metodo psikotikoak teknikak ikasteko.

Erdipurdiko konpainietan dantza egitearekin konformatu nintzen (Walter Nicks, Peggy Harrel, Ailey III) , new wave talde batean abestu, errealizadore batekin lan egin (Eliot Fain) eta artista eta argazkilarientzako posatu nuen.

79ko maiatzean disketxe frantziar batekoek (Aquarius Label) audizio batean ikusi nintuen kantuan eta dantzan. Europara joatea eskatu zidaten artista moduan promozionatuko nindutela eta. 36. eta 10. abenidako gurutzamenduan bizitzeak eta artaputz hutsez elikatzera behartua egoteak eraman ninduten erabakia erraz hartzera: Parisera joan nintzen […]

Bi hilabetetan gauero jatetxeetan eta nighclubetan ibili ostean, non negozio-gizonekin egiten nuen lan musikariekin baino gehiago, berehala ohartu nintzen bizimodu hura ez zela niretzakoa.

Hilabete batzuetan geratu nintzen, hala ere, Parisen, guztiz alferrikako izatearen sentimenduaz. Alde batetik antzutasun paristar hura eta bestetik etxeraino neukan distantzia, erabakigarriak izan ziren: New Yorkera itzuli nintzen. Duela hiru astetik hemen naiz, nire 20 urtetan, neure taldearekin lanean, bateria jotzen ikasten eta dantza kurtsoak jasotzen.

Nahikoa al da?

garaiera : 1m63;

Gerribuelta : 102cm;

Ilea: beltza;

Begiak: hur kolorekoak;

Jaiotze data: 16/8/58

….

Madonnak errealizadore bati: “Moja edo izar nahi dut”. (Larunbateko gutuna)