Gernika. 1937ko apirilaren 26a

Gernika. 1937ko apirilaren 26a –

Gernika. 1937ko apirilaren 26a

Aurten Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena dugu. Orduan gertatu zena benetan jakin nahi baduzue, jarraitu orri hau irakurtzen. Izan ere, Gernikako bonbardaketei buruz gehien dakiena dakarkizuegu hurrengo bideoan, Xabier Irujo, hain zuzen ere. Egia esan, bi bideorekin gatoz oraingoan: bat luzea eta bestea laburra. Luzea ikustea gomendatzen dizuegu, baina denborarik ez baduzue, laburrak ere nahiko garbi azaltzen du zer jazo zen zorigaiztoko egun haietan.

Bideo luzean zehaztasun asko ematen ditu Irujok. Gehiago jakin nahi izanez gero, ordea, bere liburua irakur dezakezue: Gernika. 26 de abril de 1937.

Orain gutxi beste eleberri bat ere argitaratu dute, «Un regalo para Hitler» izenekoa.  Liburu horretan ez du Gernikako bonbardaketan bakarrik arreta jartzen, baina nobela bat denez askoz arinagoa egiten da irakurketa.

Bideo luzea edo motza ikusitakoan Gernika filma ikustea proposatzen dizuet, geure diru publikoaz finantzatutako pelikula. Gero iruzkinetan idatziko didazue nola gelditu zaizuen gorputza.

Gernika. 1937ko apirilaren 26a

Zer duzu buruan “Gernika. 1937ko apirilaren 26a”-ri buruz

  • Galderatxo bat: Euzko Jaurlaritzak baimendu egin zuen azoka egitea egun horretan?