Gaztelania-Euskara itzultzaile automatikoa aurkeztuko dute Bilboko Alhondigan
Denon eskura egongo den “testu labur orokorrak itzultzeko tresna lagungarria” aurkeztuko du asteartean, Jaurlaritzak, Bilboko Alhondigan 20:00etan. Interneten izango da tresna eskuragarri, baina momentuz bertsio zabala Jaurlaritzaren intranetean besterik ezingo da erabili. Izan ere, Gaztelania-Euskara itzultzaile automatikoak oraindik ere hobekuntzak behar dituela jakinarazi dute. Etorkizunean erabilgarriagoa izateko Jaurlaritzan itzulpen automatikoak eskuz hobetzen joango dira, epe ertainean tresna askoz ere zuzenagoa izan dadin.
itzultzaile automatikoa
Alhondiga espainolez da. Euskaraz Alondegia.