Eragin pedalei energia lortzeko

eragin pedaleiEragin pedalei energia lortzeko –

Guatemalako San Adres Itzapa herrian, bada bizikleta zaharrei bigarren bizitza bat ematen dioen talde bat. Maya Pedal elkarteak bizi-makinak sortzen ditu, makina diren bizikletak. Etxetresna elektrikoen energia iturri natural bihurtzen dituzte bizikleta zaharrak eta makinak elektrizitaterik edo erregairik gabe funtzionarazteko gai egiten dituzte. Pedalei eraginda, artoa eho dezakete, xanpua egiteko aloe vera likidotu edota ur edangarria lortu.

Alde ederra dago Contrex uraren publizitatea egiteko erabili zen azpiko bideoarekin.
Bi mundu, eta erdian tarte itzela.

Eragin pedalei
Bizikletak, energia, Guatemala, ZuzeuTB

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude