Gaztelania-Euskara itzultzaile automatikoa aurkeztuko dute Bilboko Alhondigan

bilbo alhondigaDenon eskura egongo den “testu labur orokorrak itzultzeko tresna lagungarria” aurkeztuko du asteartean, Jaurlaritzak, Bilboko Alhondigan 20:00etan. Interneten izango da tresna eskuragarri, baina momentuz bertsio zabala Jaurlaritzaren intranetean besterik ezingo da erabili. Izan ere, Gaztelania-Euskara itzultzaile automatikoak oraindik ere hobekuntzak behar dituela jakinarazi dute. Etorkizunean erabilgarriagoa izateko Jaurlaritzan itzulpen automatikoak eskuz hobetzen joango dira, epe ertainean tresna askoz ere zuzenagoa izan dadin.
itzultzaile automatikoa

(INFORMAZIOAREN LEIHOA albiste guztiak)

euskara, hizkuntza, hps, informazioaren leihoa, itzultzailea, publizitatea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Gaztelania-Euskara itzultzaile automatikoa aurkeztuko dute Bilboko Alhondigan”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude