4 pentsamendu “Euskal letren plazara ba al dator idazle berririk?”-ri buruz

  • Eta nor da poeta? Idazten duena ala norbaitek irakurtzen duena?

  • Norbaitek irakurria izateko norbaitek idatzi egin behar du. Ez al da nahikoa norbaitek (A) zerbait (Z) idaztea, idazlea izateko? Falta bazaio beste norbaitek (B) berrestea. Irakurle batek. Baina nola jakingo du A-k bera idazlea dela? Alegia, B-k berretsi egin diola idazle izaera. Nolabait adierazi behar dio B-k irakurri egin diola. Nola? Adibidez, demostratu beharko lioke Z irakurri duela? Eta ez Y edo X. Aski izango zen irakurle bakar bat, demostratzeko A idalea dela (alegia, Z idatzi duela) Ez zen beharrezkoa izango “irakurle kualifikatu” bat (C), berresteko B-ri bere irakurle izaera… Nor da irakurlea?

  • Atzoko BERRIAk zioen 56 ipuin aurkeztu direla aurten, euskarazko sailean, Donostia Hiriko lehiaketara. Palmares luze eta distiratsua duen sariketa: Garate (1977), Atxaga (1979), Hdez. Abaitua (1980), Josu Landa (1981), Laura Mintegi (1982), Atxaga (1983)… “Obabakoak”, “Panpinen erreinua”, “Ilusioaren ordaina”… ipuin bildumen haziak.
    Akats tipografikoa ez bada, kopuru harrigarria iruditu zait. Nago 80.ko hamarkadaren hasiera “boom” hartan seguru ez zirela horren herena ere lehian. Zer nolako idazlek hartu ote dute parte:
    1-Idazle gazteak, hasi berriak, 25 urteen bueltan.
    2-Izentxo bat edo sari eskukada bat lortutako 35 bat urteko idazleak.
    3-Beren buruari beste aukera bat eman dioten 45-55 bat urteko idazleak.
    4-…
    5-Adin guztietako idazle ezagunak, sari afektibo baten beharrean.
    6-Idazle profesionalen bat, sari ekonomiko baten beharrean.
    Irabazlea Mikel Zubeldia izan da. Wikipediaren arabera, 1972an jaioa, bi liburu kalean; hiru Literaturaren Zubitegiaren arabera, sariketen antolatzaileek kaleratuak (kritikarik ez da agertzen gordailuan).
    Jakina, ezin jakin beste 55 parte hartzaileak nor-nolakoak diren. Eta ez dakit beraientzat eskergarria izango zen, baina garai batean bai egiten zen. Arrakasta urriz, egia da. Baina aurtengo epaimahaia ikusita (izen handiko irakurleak denak), eta euskal letren munduan nagusitu den desorientazioa ikusita, denontzat eskertzekoa izango zen 56 ipuinetatik dozena bat liburu batean kaleratzea. Sarean, ezin bada bestela. Eta, ahal bada, ez egileen izenak alfabetikoki ordenatuta (irabazlearen atzetik). Baizik eta epaimahaiak egindako lehen, bigarren… azken aukeraketen arabera. Gehiegi eskatzea al da?
    Idazleen argazki indibidualez gain holako liburu batek gaur egungo argazki kolektibo interesgarria eskainiko liguke, nire ustez. 10-20 urte barru ere ikusgarria izango zena (bestela, malo!). Izango ahal da!

  • Ados. Gehiegi eskatzea da, agian. Trantze aztoragarri xamarra bai epaimahaikideentzat, bai parte hartzaileentzat. Baina 56 ipuin lehian, euskaraz… Aldean, beste pila batean leudeke erdal sailean aurkeztutako 1000 ipuinak. Inbidia (sano edo morbidoa) eman beharko liguke horrek? Mila ipuin horien 12 onenekin kaleratutako liburu bat ez lihoake inora, inola (12en artean Bolaño eta Sensini egon izan balira ere).
    Euskarazko 56 ipuinetatik 12 aukeratu, taxuz antolatu (ez alfabetikoki!), edizio zaindu batean, promozio duin batekin… eta altxor txiki bat litzateke. Aurten kaleratuko diren 15-20 ipuin bildumetako freskoenetako bat, euskal letren iturritik (ere) edaten jarraitu nahi duen batentzat.
    Izango ahal da!