GAZE, maiatzeko egitaraua

 

UPV/EHU, MU eta TKNIKA ordezkatzen duten hiru gaztez osaturiko diziplina anitzeko talde batek onartu du, aurten, GAZEn parte hartzeko erronka. Gipuzkoako goi-hezkuntzako gazteen komunitatea ekimenaren zentzuaren eta ekintzailetzaren inguruan sentsibilizatzea dugu helburu, eta horretara bideratutako jarduera-programa jarri dugu abian. Maiatzaren 8an, asteazkenean, ekingo diogu GAZEko egitarauari. Goiz pasa ederra egiteko proposamena da UPV/EHUko, MUko zein TKNIKAko ikasleei prestatu dieguna. Xehetasunak ezagutu nahi? 

> 10:00-11:30. Dadoideiak / Dadoideas hitzaldi-tailerra (Joxe Mari Korta Zentroko -1 solairuko 2. eta 3. multimedia aretoetan). Hizlariak: Izaro Basurko & Itxaso Elberdin (Mugarik Gabeko Ingeniaritza – MGI (http://euskadi.isf.es/blog/)). Hizkuntza: Elebiduna.

MGIko kideek, elkartea zer den, zein proiektu dituzten esku artean, euren helburuak… azalduko dizkigute, eta ondoren, 6 erronka planteatuko zaizkie ikasleei. GAZEko ‘Kolaborek’ talde-dinamika bat prestatu dute gazteen parte-hartzea ziurtatzeko.

Sormenaz gain, talde-lana eta komunikatzeko gaitasuna landuko dituzte ikasleek.

Tailer honetan parte hartzen duten ikasleei ziurtagiri bat emango zaie.

> 11:30-12:00. Hamaiketakoa (Joxe Mari Korta Zentroko -1 solairuko hall-ean).

> 12:00-14:00. Graffiti bat eraiki. Mundu berri bat eraiki / Construye un graffiti. Construye un nuevo mundo. Kaleko ekintza edo tailer parte-hartzailea (Ignacio Mª Barriola Ikasgelategiaren ondoko berdegunean edo aterpean), MGIrekin elkarlanean.

Eguzki-sukaldeen maketak erakusgai, ideia ekintzaileen bilketa eta… Colorformo-ko graffitigile bat zuzenean lanean!

Eguzki-sukaldeak eraikitzen

Argazkian: Eguzki-sukaldeak eraikitzen (MGI)

Titulazio guztietako ikasleei luzatuko zaie ekintza honetan parte hartzeko deialdia, erronka edo galdera moduko bat proposatuz: Graffiti bat eraiki. Mundu berri bat eraiki goiburupean, honakoa eskatuko zaie ikasleei: “Idatz ezazu, esaldi batean, MGI bezalako erakunde bati egin diezaiokezun ekarpena. Zure ikasketekin bat datozen ideia ekintzaileen bila ari gara!”. Ikasleei, euren proposamenak orrialde batean idazteko eskatuko zaie, eta orrialdetxo horiek, zuhaitz batetik bestera joango den soka batetik zintzilikatzea da gure asmoa.

Gainera, esan bezala, ideia edo proposamen ekintzaile horietan oinarrituz, Colorformoko graffitigile batek, mural bat margotuko du zuzenean!

SARIA: Ideiarik edota proposamenik ekintzaileena, 2 lagunentzako menu batekin sarituko dugu! (Psikologiako Fakultateko kafetegian eskainiko da menu hori).

Gerturatu eta PARTE HARTU zure ideia ekintzailearekin!

Eta gogoan izan GAZEko maiatzeko egitaraua hasi baino ez dela egin.

Programa osorik ikusi nahi baduzu: http://gaztekintzaile.wordpress.com/programa/

Barriola, Colorformo, dadoideiak, egitarau, egitaraua, eguzki-sukalde, eguzki-sukaldea, eguzki-sukaldeak, EHU, ekimen sena, ekintzaile, ekintzailea, ekintzaileak, ekintzailetasuna, ekintzailetza, Euskal Herriko Unibertsitatea, GAZE, Gaztea, gazteak, Gorka Hortal, graffiti, Graffitia, graffitigile, ideia, ideia ekintzaileak, ikasgelategia, Itxaso Elberdin, Izaro Basurko, Joxe Mari Korta, Julen Arrizabalaga, kultura ekintzailea, Leire Cano, Lierni Ortiz, Mondragon Unibertsitatea, MU, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, parte hartzea, parte-hartze, programa, SARIA, tailerra, tailerrak, TKNIKA, upv, Xabier Sanchez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude