Zenbatekoa da “Espainiar harrotasuna” Hegoaldean?

Espainiako CIS etxeak kaleratu berri duen ikerketa soziologikoaren artean daude gai hauek: Espainiar harrotasuna eta Espainiaren esanahia. Interesgarria da datuak gure usteekin alderatzea. Baliteke nahigabearekin irakurtzea zenbakiek diotena. Zeuk atera ondorioak.

CIS etxeak 825 pertsonako lagina erabili du Hegoaldean: Araban 100, Gipuzkoan 125, Bizkaian 200 eta Nafarroan 400. 2012ko urrian egin ziren galderak. EAEko emaitza guztiak hemen, eta Nafarroakoak hemen.ikuesp

Harrotasunaz

EAEko herritarren %44 espaniar izateaz oso harro edo nahikoa harro dago. %28 pixka bat harro eta %17 batere ez. Nafarroan %62 dago espainiar izateaz oso harro edo nahikoa harro. %16 pixka bat harro eta %16 batere ez.

Espainiako estatuko bizilagunen %80 espainiar izateaz oso harro edo nahikoa harro dago.

‘Vasco’ izateaz oso harro edo nahikoa harro daude EAEko bizilagunen %83. ‘Navarro’ izateaz oso harro edo nahikoa harro daude nafarren %86.

Espainiaren esanahiaz

EAEko bizilagunen %24ak uste du Espainia “mi país” dela, beste hainbestek Espainia hiritar den estatua dela, eta beste %24ak hainbat nazionalitate osatutako estatua dela. %10ak dio estatu arrotza dela. Nafarroako bizilagunen %38ak uste du Espainia “mi país” dela. %26 da Espainia bera hiritar den estatua dela dioena. %18ak uste du Espainia hainbat nazionalitatez osatuta dagoela. %4 da estatu arrotz gisa ikusten duena.

Espainiako estatuko bizilagunen %59ak dio Espainia “mi país” dela. %8ak hainbat nazionalitatez osatutako estatua dela eta %3ak ez dela bere herrialdea.

‘Identifikazioa’

Nafarrek Espainiarekiko duten identifikazioa 0tik 10era 6,65 da, eta Nafarroarekikoa 8,39. EAEn Espainiarekiko duten identifikazioa 0tik 10era 5,52 da, eta EAErekikoa 8,30.

Madrilgo erkidegoan Espainiarekiko duten identifikazioa 8,21 da. Katalunian 5,86.

Espainia, Euskal Herria

12 pentsamendu “Zenbatekoa da “Espainiar harrotasuna” Hegoaldean?”-ri buruz

  • Nik behintzat ez dut tutik ere ulertu.
    Ehuneko 44% harro badaude eta % 28 pixka bat, nola esan dezake bakarrik %24 bera Aberria konsideratzen duela? f%46 bat ez du Espainia bere aberri bezala ikusten bainan harro daude Espainia izateaz?

    • Juanjo Respaldiza 2013-05-07 12:45

      KONTU, %44 dioen lekuan %14 da benetan!!! Hor ageri diren datuetariko bat oker dago inkesteagaz konparau ezkero: Sartu inkestan eta ikusi, 19. galdera da datu hori batzen dauana.

  • 825 laguneko lagina baliagarria izango balitz…

  • Peru Dulantz 2013-05-06 13:04

    Inkesta zehatza izan zein ez, kopurua benetan esangurtsua da: Hegoaldeko biztanleen erdiak bano gehiago harro daude espainiar izateaz… Bitartean, EAEn, boterea hartu duenetik hilabeteak igaro arren, PNVk ez du inolako neurririk hartu Patxi okuparen garaian espainolizazioaren alde hartutako neurriak desaktibatzeko.

  • israel-ek Siriako errepublika arabiar laikoaren lurraldearen barnean hegazkinez bonbardatu du instalazio militar bat 200 soldadu baino gehiago erailez…

    mundu gerraren atarian gaude eta burges-ttipi euskaltzaleak ez dakizuke pitokeria txobinistez baino hitz egiten?

    • Iruditzen zait maiz ahaztu egiten dugula gure herriaren benetako egoera, non gehiengo bat eroso sentitzen den espainiar eta euskaldun erakutsiz bere burua. Euskal Herria nazio osoa izango da hori gehiengo handi batek sinesten duenean, ez lehenago. Ez da abertzale batentzat errealitate gozoa, aldatu beharreko erronka handia baizik!

      B.F.G: sartuko zinateke kirol albiste batera esanez kirola denbora galtzea dela? Nik dakidala zuk zeuk idatz dezakezu artikulu bat web honetan “mundu gerraren atarian” gaudela esanez. Bitartean, utzi bakean bakean dagoena. Ez baduzu gustuko eztabaida “txobinista” ez hartu parte eta kitto. (troll usaina…)

  • Datuek gauza asko erakusten dute.

  • Peru Dulantz 2013-05-07 14:37

    Adibidez, EITB taldeko telebistak eta irratiak bakarrik piztuta ere, askoz ere kultur erreferentzia erdaldun gehiago jasotzen dira euskaldunak baino. Gaztea eta EITB irratia piztuta aukera gehiago dituzu gaztelaniazko kanta bat entzuteko eusarazkoa baino… Katalunian ez dira gauza hauek gertatzen…

  • Eskerrik asko juanjo.

    Ez da berdina hemengo biztanleriaren erdia Espainiola izateaz harro egotea, edo hemengo jendea Espainiola izateaz harro egotea.

    Bakarrik azkeneko 30 urteetan Espainiako beste probintzietatik 280 mila pertsona etorri dira. 45 milioi Txinatar etortzen badira Espainiara hurrengo 30 urteetan, ez dute gaztelera ikasten eta beraien artean erlazionatzen badira, ze sentituko zian hemendik 30 urtera?

    Brasil bere soldaduak Espainian jartzen baditu, Espainiako ejerzitoa garaituz gero, Espainia Brasil dela erraten badute eta nahi duten Brasildar guztiak Espainiara etor badaitezke, ze gertatuko zan 35 urte igarota? Ze gertatuko zan Brasil portugaldarra ezarriko balu Espainia estatuaren hizkuntza bezala eta 35 urtetan 40 milioi Brasildar Espainiara joango balira?

    Ba gehienak Txinatarrak edo Brasildarrak sentituko ziala, hemen gertatzen den moduan.

    Zail xamar ikusten dut extremaduratik etorritakoak Euskaldun izateaz arro sentitzea edo bakarrik Euskaldun izateaz arro sentitzea, beraien umeak bai, bainan askotxo ere ez, Espainiolismoan hezituak izan dialako.
    Beraz 280 mila pertsona hoiek (beno denak ez daude bizirik) gehio beraien seme asko, gehi iloba asko….. Eta arraroa izango litzatekeela Espainiar izateaz arro ez egotea, ala ere ez dut uste zenbakiak hain altuak dianik Espainiar izateraren harrotasun hortan.

  • enekolizundia 2013-05-08 11:03

    Arraroa iruditzen zait itaundutako pertsonen kopurua:
    Araban 100, Gipuzkoan 125, Bizkaian 200 eta Nafarroan 400.
    Araba 322.557 biztanle, Gipuzkoa 712.097 biztanle, Bizkaia 1.158.439 biztanle eta Nafarroa 644.566 biztanle.
    (wikipediako datuak)
    Ez du proportzioak batere egokia ematen benetako inkesta fidagarri bat egiteko.

    • Harrietazur 2013-05-09 15:01

      400 pertsonako lagina nahikoa da inkesta baten emaitza fidagarria izateko. Kasu honetan, Nafarroan 400 eta “Euskadin” 425.

  • enekolizundia 2013-05-11 10:00

    Zenbateko popolazioaren inkesta egiteko da 400 pertsonako lagina?
    Gipuzkoan 125 pertsona dira, Bizkaian 200…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude