Gatibu ez ei da ongi etorria Anoetan

Gatibu ez ei da ongi etorria Anoetan –

Gaur Realak etxean jokatzen duela-eta, partida girotzeko Gatibuk Anoetan joko zuela iragarri zuen orain gutxi talde donostiarrak, eta derrepente agertu ziren kexu ziren zaleen mezuak sare sozialetan, zer eta… labur esatearren, gernikar laukoteko kantari Alex Sardui “etsaiaren zalea dela salatuz”! Gauzak horrela, bi aldeek emanaldia bertan behera uztea erabaki dute. Giroa sortzea bazen asmoa… ondo berotu da, alajaina!

Kirola eta kirol zaletasuna bizitzeko mila modu badaude, bat eta bakarra da, futbolari dagokionez, azkenaldian gailentzen ari dena, norbere taldea bultzatzeaz bezainbeste besteena gorrotatzeaz arduratzen dena. Jakina, honakoan ere neurriz kanpokoa izan da guzti honek Real eta Athletic zaleen artean eragin duen kalapita, erabat gaiztotua. Esan beharra dago, behin boikota gauzatu ostean asko izan direla, zorionez, erabakiarekin konforme agertu ez diren zaleak ere.

Gaur elastiko txuriurdina jantziko duten jokalariei erreparatuta, bistan da Realean jokatzeko ez dagoela zertan realzalea izan behar. Anoetan kantatzeko bai, antza.

Gatibu ez ei da ongi etorria Anoetan

Gatibu ez ei da ongi etorria Anoetan, bertan behera utzi dute emanaldia

Zer duzu buruan “Gatibu ez ei da ongi etorria Anoetan”-ri buruz

  • Giputza izatea hagitz gauza alua da, are gehiago giputz Edo bizkaitar fulbozale. Nago, hauek ez ote diren espainiar amorratuak, espainiarren moduan jokatzen baitute. Utikan Vocento y todos estos vasquitos. Espainiarrak botijoa baina handiagoak, eta de provinciana, horrelaxe nahi gaituzte.