Gudu-zelaiak

Gudu-zelaiak –

Gudu-zelaiak
Irudiaren kreditua: REUTERS/PETER CZIBORRA

-Digamos la verdad de una vez.

-¿Sin ensayar?

Ez nuke oso ondo jakingo Karmelo C. Iribarrenen bi bertso horiek zer izan nahi duten: liburu garratz eta ezinbesteko horretako,  Diario de K., olerki bat gehiago, edo horzkada, zaplastada bat.

Lerro bi horiek gaur goizean, egunkaria ixtean, ahora etorri zaizkit, hirugarren kafe-zurrut batean, hedabideetan Nuñez Feijoorekin ukondoka dabilen gerra hori hasi eta egun gutxira: bitxia da nola batzuetan gure neuronak beraien kabuz doazen, eta, gu gorabehera, beren konesioetara iristen diren, beren ondorioetara; oso maiz askoz ere argiagoak izaten dira gogoeta bukaezinen ondoren, lorik gabeko gau nekagarrien ondoren lortzen ditugunak baino.

Ez, zaila izango litzateke bizitzen ari garen uneen deskribapen egokiagoa aurkitzea: Iribarrenen elkarrizketa minimo hori egungo arlo guztietako egoeraren laburpen ezin hobea da, mendebaldeko pladurezko tabike prekarioen beste aldean entzuten diren bonbardaketen definizio handiko bideo bat, alderdi batzuetako botere-azpijokoei buruzko erreportaje argigarri bat, non ia inoiz ez baitira preso hartzen; errealitatea makillatzeko erabiltzen ditugun ihesbide guztien inbentarioa (estereotipo ideologikoak, gasa, nepotismoa, totalitarismoarekiko tolerantzia historikoa, inpunitate -Anna Politkovskayarena- onartezina…)

Egunkaria itxi dut, non, azken finean, ikusia ez daukadan ezer ere ez dudan aurkitu: zibil errefuxiatuak metroan aterperen bat bilatzen edo nora doan ziur ez dakiten tren batera igotzen saiatuz; eraikin eraitsirik, maletak, bertigoa. Egunkaria itxi dut eta, azken finean, ez dago bere orrietan ezer harrigarririk: beste ustelkeria kasu baten baieztapena, musukoena hain zuzen ere; nola ageriko sekretu hori zuritzen edo, labana bat bezala, maneiatzen den… COVIDaren zenbakiek artaldearen erritmoa markatzen, Castilla hutsik, husturik baten hautetsontzien paradoxak…  Ezer ezohikorik ez badago ere, gaur presbiziarako betaurrekoak astiroago gorde ditut tipo horren bertso askeak gogoratzen ditudalarik.

Ez daukat oso argi Karmelo Iribarrenen beste testu hau, oraingoan, joan den otsailaren 21ean (data oso esanguratsua da) bere twitterren (@KCIribarren) kontuan plazaraturik, aforismo xume bat besterik ez ote den edo jitoan uzten zaituen itsas-kolpe horietariko bat; behin betiko diagnostikoa, beti leku berera nola iristen garen, zein ibilbidek ekarri gaituen berriro gudu-zelai berberetara galdetzen denean bilatzen ari garen erantzun zuzena:

Garai txarrak dira oraindik lirikarako, baina agian poesia irakurtzen hasi beharko genuke albistegien prosa deszifratzeko. Panorama ikusita, Seguro que esta historia te suena, idazle donostiarraren antologia, abiapuntu egokiena da. Gero jarraitu ahal izango genuke Atravesando la noche, Un lugar difícil edo La piel de la vida_ rekin. Iribarren, idazteari ekin aurretik, saltzaile, igeltsero, inkestagile eta zerbitzari izan zen. Ez, ez zait bizitzaz solas egiteko mintzalagun hoberik bururatzen.

Egiten duenari errealismo zikina deitzen diote literatur kritikariek.

En fin.

Gudu-zelaiak Gudu-zelaiak

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.

2 pentsamendu “Gudu-zelaiak”-ri buruz

  • Bi bertso horiek erdara garbia dira, erdaren artean espainola, besterik ez. Donostiar espainola. Zortzi urtez bonbandeartu dituzte Donbaseko hiritarrak, eta mundu guzia isilik. Zurikeria erabatekoa!

  • Mila esker, Nagore, zure iruzkinagatik.