Galderak egunkari baten aurrean

Galderak egunkari baten aurrean –

Ainhoa Olaso ikasleak, Anboto agerkarian.

ZGalderak egunkari baten aurreanazpi lurraldedun herri hura, nork zaindu zuen? Egunkarietan ugazaben izenik baizik ez da ageri. Gizon zuri horiek garbitu ote dituzte harri etxetzar garestiok?

Eta hainbestetan borrokatuak izan diren eskubideak, nork aldarrikatzen ditu orain hainbestetan?

Ardo kopa distiratsu hori bete dizun kontratu gabeko tabernaria, zein etxetan bizi ote da?

Greba feminista hura bukatu zen iluntzean: nora jo zuten emakumeek*?

Michelin izar bikain horiek, garaile zorion beterik. Nork lixibatu zituen sukalde hartako amantalak?

Nortzuk esplotatu zituen patronalak? Nork galdu zuen besoa Abadiñon?

Alegiazko herrian beste behin, alokairuaren prezioak irentsi gintuenean, manifestariak ito zorian oihuka ari zitzaizkien instituzioei neurri zuzen eske. Hain ospetsua den Durangoko Udalak, jauregi preziodun pisuak baino ez ote ditu eraiki behar? Eta konstruktore hura, tren geltoki zaharra bota eta lurra bereganatuta, berak bakarrik egin ote zuen?

Eusko Jaurlaritzak Euskadin auzolana aldarrikatu zuen gero:

Joan ote dira inoiz, prentsari begirako argazkirik ez dagoen auzolan egunen batera?

Levantek Athletic menderatu. Ez ote zuten beraiekin sukaldari bat bederen? Espainiako erregeari eta ereserkiari txistu egin diete milaka katalanek. Ez ote zuen beste inork txistu egin?

Abrasivos Texajax Zornotzako enpresako langileak, haurdun egoteagatik lana galdu. Nork bestek zuen galdu?

Galdera bat lerro bakoitzean.

Zenbat langile, hainbat galdera.

Galderak egunkari baten aurrean
galderak, gizartea
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude