Ez aldatu hizkuntza

Ez aldatu hizkuntza –

Ez aldatu hizkuntza

‘Ez iezadazu hizkuntza aldatu’. Hala dio Kataluniako zenbait etorkinek katalaneraren alde bultzatutako kanpainak. Zera eskatzen dute: pertsona ezezagunari ere katalaneraz egitea, nahiz eta itxurarengatik edo zernahi aurreiritzirengatik katalanera ez dakiela pentsatu. Zergatik ez du ba, jakinen?

Berehala hasi dira neurrigabe handitutako polemikak espainiazaleen ahotatik: supremazistak, arrazistak, xenofoboak…

Bien bitartean, Nafarroan ohartu gara, oraindik ere, asko izanen direla euskara ikasiko ez duten haurrak. Eta, hala ere, komeni da aurreiritziak etxean gorde, eta ezezagunari lehenbiziko hitza euskaraz egitea. Esanen dute Euskaraldia arrazista dela eta Ariguneak supremazistak. Haiek gaztelera nahi dute ororen gainetik. Guk euskara nahi dugu herri multikulturalaren lokarri.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020 otsailaren 14koa]

Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Zer duzu buruan “Ez aldatu hizkuntza”-ri buruz

  • euskaldun bat 2020-02-24 11:34

    “Guk euskara nahi dugu herri multikulturalaren lokarri”, multikulturala hitza gehitzea pentsatu duzu, horrela nonbait zeure kontzientzia arindu duzu. Esan zenezakeen “herri euskalduna lokarri” baina horrek nonbait kontzientzia txarra sortzen dizu eta orduan “multikulturala” gehitu eta solucionado!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude