Euskarazko hitz batzuk 8 hizkuntzatan azalduak.
euskaragara.net-en, Euskal Herrian bizi diren atzerritarrei eta noizbait bisitatzen gaituzten horiei zuzendutako bideoak egin ditugu.
Nahiko genuke hitz gehiagoren azalpena jarri, baina bideoek 5 minutu gehienez iraun behar zuten eta helburu pedagogikoa bete (hitz ezagunenak bilatzen saiatu gara).
Beraz, lagun edo ezagun atzerritarra baduzu eta euskaraz gutxi baldin badaki, bideo hauetako bat helarazi diezaiokezu.
TXINERA
ALEMANIERA
INGELERA
ERRUMANIERA
GALEGO
FRANTSESA
GAZTELANIA
ARABIERA
KATALANA (laster)
BANBARA (laster)
Bideoetan parte hartu duten pertsona guztiak eskertu nahi ditugu (itzultzaile, esatari, zuzentzaile eta bideo editoreak).
euskaragara.net Durangoko Azokan egongo da, Autoekoizleen Plazan, euskara ikasteko liburu eta webgunea aurkeztuz, hala nola, Apalabrados lehiaketari bultzada emanez.