BAGERAren soziolinguistika solasaldia

Odriozolaren argazkiaAbenduaren 9an izango da hurrengo BAGERA ren Soziolinguistika solasaldia 19:00etatik 21:00etara ohi bezala San Telmo Museoan Joxe Manuel Odriozolaren gidaritzapean. Oraingoan HIZKUNTZAK ETA NORTASUNA hartuko dugu gaitzat. Horretarako Bat soziolinguistika aldizkaria, 72. zenbakia, 51-68 orr “Hizkuntza-identitateak identitate berrien baitan. Mahai-ingurua” hartuko dugu oinarritzat. Irakurgaia eskuratu nahi baduzu gurekin jarri harremanetan bagera@bagera.eus helbidera idatziz edo BAGERA ren web gunean topa dezakezu dokumentazio atalean.

  • Hizkuntza norbanakoaren identitatearen edo nortasunaren osagaia al da? Eta komunitateena?
  • Hizkuntza-nortasuna hautatu al daiteke?
  • Hizkuntza bat jakiteak hizkuntza-komunitate horren partaide sentiaraztea dakar? Beste hizkuntza bat ikastearekin batera beste nortasuna bereganatu al daiteke?
  • Gure hiztun-komunitatearen kasuan nola baloratuko genuke euskal nortasunaren edo euskaltasunaren egoera?
  • Euskara transmititzen dugunean (belaunaldi berriei, helduak euskalduntzean) nortasun euskalduna transmititzen ari al gara?
  • Nola sustatu euskararekiko nortasun atxikimendua?

BAGERA

 

bagera, hizkuntza, joxe-manuel-odriozola

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude