Kamaleoiak eta aldaketa legitimoak: Javi Lara

Oroitzen duzu nor den Javi Lara? Bai, Eibarrek fitxatu zuen ‘fitxaje’ hori… Intereconomian irten zena esaten “pare bat egunez ondo jatera bakarrik” itzuliko litzatekeela Euskal Herrira. Mutilak lehenago Real Unionen jokatu zuen eta aldi horretan kide euskaldun batekin bizi zen Irunen. “Ez zituen artikuluak ere ondo esaten, quedamos en la restaurante eta halakoak esaten zituen”, adierazi zuen kate ultraeskuindarrean. Zer pentsatuko ote dute bere Intereconomíako kideek, 365 egunez euskaraz bizitzeko dioen kanpainan parte hartu duela ikustean?
Javi Lara

Bi urte izan ditu aldatzeko… eta ederki aldatu ere. Baina antzerkilari aparta dirudi Lara honek, kamaleoia. Joaten den lekura doala, esan beharreko hori botatzen duenaren traza hartzen diot. Nahiz eta akaso aldaketa legitimoa den egin duena. Hala ote?

 

Bandorik gabeko gerrak ditut maite