Azkenik, “Nafarroa” euskaraz ere bai

Azkenik, “Nafarroa” euskaraz ere bai –

Azkenik, "Nafarroa" euskaraz ere bai
Gaur egun

Gai honek ez zuen idazkirik merezi beharko, baina zoritxarrez eskatzen du. Nafarroako Gobernuan hainbeste urtez egon den UPNk, 2000. urtetik aurrera, gaztelania hutsean jartzen zituen kartelak legearen arabera “eremu mistoa” eta “ez-euskalduna” diren horietan. Besteak beste, Nafarroako mugetan “Comunidad Foral de Navarra” zioten horiek. 2007. urtetik aurrera, gainera, beste kartel batzuk ere gehitu zituen, Nafarroarako ongietorria emateko, bost hizkuntzatan, eta horietan ere ez zuen euskararik jartzen Nafarroako erdialde eta hegoaldean. Zinismoaren zinismoz, “Tierra de diversidad” leloa eransten zuen.

Hainbat kexa eta protesta izan ziren, eta 2015. urtean, Nafarroako Aldaketarekin batera, uste genuen injustizia hau berehalakoan zuzenduko zela. Baina inertziak indar handia du, nonbait, eta 2016an, Garapen Ekonomikorako Departamentuak Administrazioan Euskaraz Taldeari adierazi zion araudiaren arabera kartel horiek ez zutela euskaraz egon behar, eta berritzen zirenean ere euskararik gabe jarriko zirela.

Zorionez, 2018an jada euskaraz ere irakur daitezke kartel gehienak. Ongi egina, baina oroitu oraindik A-68koak aldatu gabe daudela (ekainean behintzat hala zeuden).

Azkenik, “Nafarroa” euskaraz ere bai

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Azkenik, “Nafarroa” euskaraz ere bai”-ri buruz

  • Badago oraindik lan handia Nafarroako seinalizazioa elebidun izan dadin. Kostu ekonomikoaren argumentua uler dezaket baina batzuetan aldaketa erraz-erraza eta kosturik gabekoa litzateke. Adibide bat jartzearren, Iruñera sartzean dauden argi bidezko paneletan testuak oraindik ere gaztelera hutsez jartzen dituzte, nahiz eta eremu mistoan egon.