LGTBI: glamour gutxi, zaharrak berri

LGTBI: glamour gutxi, zaharrak berri –

LGTBI: glamour gutxi, zaharrak berriPinkwashing, gaytrifikazioa, kapitalismo arrosa… Horiek omen dira LGTBIk gaur egun omen dituen erronkak. Baina tarteka honelako berriek errealitatea oroitarazten digute:

Jazarpen homofobikoaren ondorioz 9 urteko haurrak bere burua hil du. Denverren izan omen da, Coloradon. Bueno, Amerika “sakoneko” kontuak.

Baina Euskal Herrian ere antzera gabiltza. Hala erakusten du Ahotsa.info-k joan den E-28ari buruz egindako bideoak (4:15etik aurrera). Jazarpen LGTBIfobikoa, eta jazarriak aldatu behar izaten du ikastetxez, ez jazartzaileak.

Ibane Imazek zioen Berrian:

«Aurten bertan, Beasaingo jaietan, lagunekin nindoan paseatzen, eta mutil batek neska bati esan zion: «Ikusten duzu hori? Ba, mutil bat da». (…) Kosta egiten zait, ordea, euskal kulturan integratzea. Lehen aipatu dizkizudan gauzak beti gertatzen zaizkit ahizparekin Arranora edo euskal giroko tabernetara joaten naizenean».

Armairua, erasoak, suizidioak… Oraindik ere glamour gutxi, eta zaharrak berri.

LGTBI: glamour gutxi, zaharrak berri