Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!

Pintadak: kaleak ditugu irabazteko! –

ETAren garai gogorretan, 80 hamarkadan, oso ohikoak ziren kutsu politikoa zuten pintadak ikustea, nonahi. 90 hamarkadan, udalen aldetik pintada hauek ezabatzeko ahalegina egin zuten. 2000 urtetik aurrera ere, jarraitu egin zen politika honekin. Jakina, udalaren ideologia nagusiaren arabera, mezu politikoa zuten pintada eta kartelak ezabatzeko kemena ezberdina da.

Gaur egun, herri txikietan, pintada abertzale eta ezkertzale gehiago ikusten dira. Hirietan, hiriburuetan batik bat, gutxiago ikusten dira.

Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!
Autobideko pintadak. Euskarazko hitz gutxi. EHn baino, edozein herrialdetan zauden sentsazioa.

Baina zer gertatzen da graffitiekin? Mezu politikorik ez duten horiek ezabatzeko beharrik ez dago? Badirudi “bandalismotzat” hartzen diren horiei aurre egitea ez dela “hain garrantzitsua”.

Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!
Leitzako pintada.

Gaur egun, graffitiak nonahi ikusten dira. “brick”, “nom”… Europako edozein hiritan bezala ikusten dira. Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Baiona… km-ak egin daitezke, pintadetan euskarazko hitz bakarra ere ikusi gabe.

Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!
Leitzako pintada.

Beraz, euskara kalean ikusarazteko beharra agerikoa da. Jakina, mezu politikoa adieraztea konplexuagoa da. Are gutxiago udalaren edo beste erakundeen babesa nahi bada, pintada handiak, ikusgarriak eta iraunkorrak nahi badira.

.

Proposamena:

EHan batxilergoa ikasten duten gazte kopurua (17-18 urtekoak) 15.000 ingurukoa da.

Irakasleek ikasleei ariketa bat proposatu ahal diete. Banaka edo taldeka, eskola inguruan dauden hormak (azpiegituren hormak, zutabeak, eraikin pribatuen hormak…), betiere jabeekin adostuak, pintatu ditzakete. Euskarazko hitz edo esaldiak nabarmen geratzea da helburua. Pintada horiek marrazkiez lagunduta izan daitezke.

Ikasleen lana izan daiteke sormena garatzea. Zer idatzi daiteke? Atsotitzak, esamoldeak (“ezina ekinez egin”, “gogoko tokian aldaparik ez”…) bertoko elementuekin harremana duten mezuak…

Horren adibide dira hauek:

Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!
Urretxindorra ikastola (instalazio barneko horma, kanpotik ikusgai).
Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!
Bilboko Zurbaran Eskola Publikoko horma irudia.

Erakunde eta elkarteek, auzolanean, hormei bizia eman ahal diete. Euskal Herri osoan zabaldu beharreko ekimen horren helburu nagusiak hauek dira:

  • Artea eta euskara bultzatzeko. Euskara gutxien ikusten den tokietan, gure hizkuntzak espazioa irabaz dezan. Euskara sendoago dagoen tokietan, presentzia ziurta dadin.
  • Ikasleak inplikatu. Ekoizpenaz ardura daitezen eta haiek egindakoaz harro egon daitezen. Esaldi edo mezu sakona bila dezakete.
  • Mezu neutroak bila daitezke, tokiaren ezaugarri eta joerari egokituak.

Atzerritarrak gure lurrera datozenean eta bertan bizi direnei gure hizkuntza hor dagoela jakinarazi behar diegu, jakinmina piztu behar diegu. Hona hemen adibide batzuk:

Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!
Gasteiz. Blusaren errepresentazioa.
Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!
Euskaraldiaren alde, Eskoriatza.

Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!

Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!

Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!
Eskoriatza. Pilota-jokoari buruzko irudiak eta erreferenteak.
Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!
pintadak

Zer duzu buruan “Pintadak: kaleak ditugu irabazteko!”-ri buruz

  • Proposamen interesgarria.

    Argazkietan erakutsitakoetako bat behitzat baimenik edo adostasunik bilatu gabe margotutakoa da. Hori ere aukera bat da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude