Euskararen transmisioa eta herrigintza

 

Jacqueline Urlak, antropologiako doktore eta Massachusets-eko Unibertsitateko irakasleak, euskararen transmisioaren eta herrigintzaren inguruko hitzaldia emango du. Euskararen transmisioak herri-garapenean duen eragina ikertu du hainbat urtez estatubatuarrak, eta Zeraingo kasua ere gertutik ezagutzen du. Joan den urtean Portugalgo Evoran egin zen ondarearen nazioarteko kongresuan ZERAIN: HITZA, HARRI, HERRI izeneko ponentzia eman zuen Jakoba Errekondorekin batera. Hitzaldi hura oinarri hartuta arituko da herrian.

auzolana, euskara, garapena, herrigintza, hizkuntza, transmisioa

Zer duzu buruan “Euskararen transmisioa eta herrigintza”-ri buruz

  • […] Zeraini buruz idatzi nuen artikulua. Atzo hitzaldia izan zen Zerainen, Jacqueline Urlak emanda: Euskararen transmisioa eta herrigintza. Horren laburpena egin du Arantzazu Muñoak twitterren.Horrez gain, bideo bat eman dute argitara […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude