Eskerrak emanez (Bertso Bazkaria)

Eskerrak emanez

Ikusgarria aurreko zapatuan, martxoak 26an, ikastolako frontoian burututako ekitaldia. Ederra benetan! Halako ekintzarik Elgoibarren ez da ezagutu aspaldian. Hala zioten hara gerturatu zirenek.

Ordubatean herriko plazatik abiatutako triki-poteoak bideratu zituen askoren pausoak gure bilgunera. Maalan egin zuten bat gurekin Jon Maia eta Amets Arzalluz bertsolariek eta arratsalde eder bat pasatzeko prest ginen..Berrehun pertsona inguru ginen bazkaltzeko prest. 

Nola utzi eskerrak eman barik janari eta edarien prestaketa eta horniduran eta mahaien zerbitzuan jarritako ardura izan zutenak. Izenik eman gabe ere, jendeak badaki nor diren, horrelakoetan beti prest izaten baitira. Entsalada ederrak eta haragi egosi mundialak erraztu egin zuten gure solas eta kantu giroa.

 Arnaldoren etxekoak mahai-buruan eta beste kolore askotako hainbat lagun eta ezagun hantxe haiei babesa eskaintzen. Bertsolariek hartu zuten txanda, kafeak eta pattarrak animoak neurri egokian jarri zituztenean. Neurri txiki eta handian egindako bertso eder saila entzun eta gero trikitilarien txanda. Portau ziren Balzola anaiak; baita dantzan egin zuten apurrek ere.

Ekitaldiari amaiera emateko bertsolarien saio ederra, berriz ere. Neurri handian zein txikian ez zuten gai-jartzaile beharrik. Bazkariak berak ematen zuen nahikoa gai eta motibo aste betean katuan jarduteko.Ba, horixe: ekitaldi ederra izan zela eta ez dakigula nola eskertu gure deiari erantzunez parte hartu zenuten guztiok.

Arnaldo askatu, politika askatu herri-ekimena.

 

argazkiak eta bideo hemen ikusgai!

arnaldo askatu bertso saioa

Irudia | arnaldo askatu bertso saioa | www.arnaldotegi.com | Creative Commons By SA

Elgoibarko Arnaldo Askatu Plataforma