Euskararen legearen urteurrenean kalera ateratzeko deia luzatu du EHEk

Azaroaren 24an 30 urte beteko ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legeak. “Sumisioan oinarritutako 30 urte, arrotzek inposatutako mugak nekez urratu ditugun 30 urte, ipar egokirik gabeko 30 urte”, azaldu du EHEk goizean Gasteizen egindako prentsa aurreko agerraldian. Euskaraz bizi nahia erakutsi eta“ezetz! Ez garela espaloitik jaitsiko” aldarrikatzeko hainbat mobilizazio iragarri ditu eragile euskaltzaleak.  Zarautz, Orereta, Donostia, Tolosa, Beasain, Ordizia , Durango, Zornotza, Gernika, Arrasate eta Portugaleten elkarretaratzeak eginen dira goizean, eta arratsaldean eguna borobiltzeko giza-katea antolatu du EHEk Gasteizen. 17:30ean abiatuko da Andra Mari Zuritik eta Legebiltzarreraino joanen da “Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak” lemapean.

Deialdiak:

Azaroak 23:

Zarautz: 19.00etan Udaletxeko plazan

Azaroak 24:

Orereta:13.00etan herriko plazan (eskualde mailakoa)

Donostia:12.30etan Bulebarrean (erlojuaren ondoan)

Tolosa: 12.00etan Triangulon

Beasain: 12.00etan Zubimuzun

Ordizia: 12.00etan plazan

Durango: 12:30 Udaletxe aurrean (Txiki-Otaegi plaza)

Zornotza: 12:30 Erreferendum plaza

Gernika: 13:00 Merkurio iturria

Gasteiz: 17:30ean giza-katea Andra Mari Zuritik Legebiltzarrera 

 

Informazio gehiago: EHEren webgunea

araba, Bizkaia, ehe, Euskal Herrian euskaraz, euskara, euskararen legea, Gipuzkoa
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude