1976ko “Euskadi Sozialistatik” 2012ko Txikagora

Ezaguna zaizu Gontzal Mendibil eta Xeberriren “Zaurietatik dario” diskoaren azala? Euskal esku odoltsu harek Txikagora egin du denboran bidaia, “Hypnotic Brass Ensemble”  taldearen “Fire” diskoaren azalera. 

1976an argitaratu zuen Gontzal Mendibil eta Xeberri bikoteak “Zaurietatik dario” diskoa. Gogoratuko duzu ziurrenik “Kapitalismoa” abesti mitikoa, “Euskadi sozialista” aldarria zeramana.

Hara non, Jose Felix Igartuak diseinatutako diskoaren azalean agertzen den esku odoltsua beste nonbaiten ikusi duen ZuZeuko irakurle Aitor Frailek. Harek eman digu 2012an argitaratu bilduma baten azalarekin duen antzekotasun nabarmenaren berri.

Hypnotic Brass Ensemble Txikagoko brass musika zortzikotearen “Fire” azalean agertu zaigu Mendibil eta Xeberren eskua. Itxuraz ezberdinak dira: koloreek ez dute bat egiten eta ez da odolik atzematen. Baina, gris eta beltzez irudikatutako itzailei so eginez gero, esku bera den zantzuak bistan daude. Esku-azpitik isuri zaizkion odolaren arrastoak eta argi-ilunek bat egiten dute 1976ko “euskal eskuarekin”.

 

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.