Euskal Herriko datu espazialen ataria jaio da: euskalgeo.net

Euskal Herriko datu espazialak modu irekian zerbitzatzen dituen ataria jaio da: euskalgeo.net. Gaindegiak garatu du (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak) eta, batik bat, ikerlari, ikasle eta profesionalei zuzenduta dago, euren ikerketa eta analisietan EH osoa aintzat hartuta lan egin dezaten errazteko.

Lehen aldiz Euskal Herri osorako

Euskal Herriko datu espazialen ataria jaio da: euskalgeo.netGaurdaino Euskal Herriak ez du datu espazialak zerbitzatzeko plataformarik izan. Erakunde ofizialak duela urte batzuk hasi ziren datu espazialak eskaintzen, hala nola, Eusko Jaurlaritza (GEOEUSKADI), Gipuzkoako Foru Aldundia edota Nafarroako Gobernua (IDENA), baina nork bereak eskaini ditu bakarrik. Hortaz, nazio ikuspuntuz lan egin nahi duen ikerlari edo profesional batek ez du behar bezalako lanabesik bere ikerketa aurrera eramateko. Hutsune hori betetze asmoz garatu du Gaindegiak Euskal Herri osorako datuak zerbitzatzen dituen ataria. Gaindegiak etengabe eguneratuko du webgunea eta geruza berriak txertatzen joango da.

Datu espazialak, gero eta erabilgarriagoak
Gizarte eta ekonomia alorreko analisiak burutzeko analisi espaziala ezinbesteko diziplina bihurtu da, aski da GIS teknologia ekonomia, gizartea edo ingurumen arloan nola aplikatzen ari den ikustea. Are gehiago, analisi espaziala eta datu espazialak ezinbestekoak bihurtu dira ingurumenaren babeserako, garapen ekonomikorako edo gizarte kohesiorako behar den ezagumendua sortzeko. Nazio Batuek estatistikak izatea ongizaterako oinarrizko baliabidetzat jo zituzten, gaur egun datu espazialak gehitu behar zaizkio Herri orok duen oinarrizko premia horri.
Gehiago jakiteko jo euskalgeo.net atarira

 Euskal Herriko datu espazialen ataria jaio da: euskalgeo.net

2 pentsamendu “Euskal Herriko datu espazialen ataria jaio da: euskalgeo.net”-ri buruz