Errekondo zigortu dute Espainiako Kongresuan

Errekondo zigortu dute Espainiako KongresuanLOMCE hezkuntza legeari buruzko eztabaidan Xabier Mikel Errekondo Amaiurko diputatuak oso modu berezian irudikatu du bere arbuioa. Izan ere, Espainiako Kongresuko oholtzan hitza euskaraz hartu duenean eten egin du, espero zuen bezala, Jesus Posada mahaiko presidenteak. “Hori da zuen hezkuntza: obeditu eta isildu. Bestela, zigortuta”, erantzun dio Errekondok. Esku bakoitzean liburu pisutsu bana eutsi ditu, besoak altxata, eta burua makurtuta. Francoren urteetan maistrek ezartzen zituzten zigorrak egunera ekarriz.

Euskal Herrian Wert edo LOMCE legea ez dutela aplikatuko esanez amaitu du bere hitzartzea Amaiurrek Gipuzkoatik eskuratutako ordezkariak. “Euskal Herrian erabakiko dugu gure seme-alabek ikasiko dutena, eta zuei errespetatzea dagokizue”.

Joan Tarda, ERCko ordezkariak ere hitz gogorrak izan ditu Wert ministroaren aurka: “Franco gure hizkuntza hiltzen saiatu zen, eta ez zuen lortu. Zuk ere ez duzu egingo”.

Kongresuko bilkuraren kronika egiten ari da Berrian, Garikoitz Goikoetxea.

Larunbatean manifestazioa egingo dute Bilbon LOMCE lege erreformaren aurka.

Errekondo zigortu dute Espainiako Kongresuan

Zer duzu buruan “Errekondo zigortu dute Espainiako Kongresuan”-ri buruz

  • Espainar eta frantziar legeak obeditzeak Espainan eta Frantzian denbora luzez jarraitzea dakar.