Harrijasotzailearen biloba (rollo antietniko bat)

Captura de pantalla 2013-10-10 a las 11.56.44

Nere begien aurrera etorri da Ekhi Lopetegi “Delorean” konjuntoko kantari ahots-mehearekin egindako elkarrizketa (Noticias de Gipuzkoa, urriaren 8ko alea).


Delorean musika etnikoa da, pentsamendu etniko baten umea da. Musika guztiak dira etnikoak eta pentsamendu semantiko guztiak dira etnikoak.
Baina Metropol deituko diodan etnia honek pretentsio aingerutar bat du; bueno, ez dakit den aingerutarra edo deabrutarra, baina pretentsio jasangaitza dela bai.
Metropol etnia hau sinistuta dago beren etnia ez dela etnia bat, baizik-eta gizakia dela besterik gabe; beren musika ez dela etnia jakin batena, baizik-eta musika humanoa dela besterik gabe, eta dena hola.
(Ni neu ere, gutako edozein, kultura horren azpian gaude; “Metropol etniakoa” izatea da kultura horren azpian egotea eta, gainera, ez jakitea, ez ohartzea, etnia jakin batekoa zarela eta ez besterik.)
Metropol etnia da etnia bat, baina munduan gaur garaile eta nagusi izateak sortarazten dio etnia ez izatearen irudipena, eta gizaki huts unibertsal izatearen uste tonto-harroa.
Etnia honen ezaugarri tontoena: ez jabetu izana mundua borobila dela eta distantzia berbera edo oso antzekoa dagoela munduko edozein bazterretatik lurraren erdiraino. Ondorioa: leku batzuk “lokalak” dira, eta beste batzuk “unibertsalak”; norbere jaioterriko txorradak “lokalistak” dira, eta beste batzuen jaioterriko txorradak “unibertsalak” dira. Adibidez: Zarautz, lokalismoa; Singapur eta Alaska, ez lokalismoa. (Ikus beherago Lopetegiren hitzak.) Oso gauza tontoa da hau, badakit, baina ez naiz deus asmatzen ari. Ez da ahaztu behar munduan den etnia ustetsu eta tonto-harroenaz ari garela hizketan Metropol etniaz ari garenean.
Oso altutik hitzegiten du Ekhi Lopetegi kantoreak elkarrizketa horretan:
agerretxo.jpg
“Euskadi tendrá muchos vascos universales y muchos festivales, pero no se dan las condiciones sociales para crear de forma libre, desinhibida, sin prejuicios ni corsés. Es una sociedad muy encorsetada, aunque hay fugas y gente que está haciendo cosas interesantes. Mi opinión personal, que no tiene por qué ser la de todo el grupo, es que los cánones culturales de Euskadi están estrechamente vinculados a los cánones políticos, y eso hace que el universo se nos cierre. Me irrita el localismo, la cultura en Euskadi se ha ritualizado al máximo y la gente parece atrapada. Hay que abrir líneas, establecer relaciones con el exterior… Es un mundo tan cerrado en sí mismo que habría que vaciarlo, la gente debería desertar.”
Laostia, eh? “Euskadin ez dago libertaderik.” Jaioterria desfamatzeak puntuak ematen ditu, segun ze jaioterri eta segun ze puntu irabazi nahi diren. Begira zer lerdokeria: “ez dago libertaderik” esan balu, edozeinek sentitzen duena esango zuen, baina “Euskadin ez dago libertaderik” esanda… enpin, ixildu egingo naiz. Gero desertzioa predikatzen du, jendeak desertatu egin beharko lukeela: balientea mutila, izugarri balientea. Jendeak desertatu egin beharko luke, bai, baina ez “Euskaditik”, baizik-eta Gauza Potoloetatik! Antilokalismoa da lokalismo tristeena.
Gehiago:
“Ahora disponemos de herramientas como Internet que pueden contribuir a barrer ese estancamiento y todo el coágulo social que es Euskadi. En nuestro caso, por ejemplo, el boom de Internet sólo ha potenciado dinámicas que teníamos adquiridas desde chavales: no hay que quedarse nunca en lo local, sino buscar cosas interesantes allá donde se produzcan, en Singapur o en Alaska. Hay que escribir otro guión que no sea el que todos conocemos. Es nuestra tarea. Con Delorean, en cierto sentido, hemos escrito otro guión, hemos demostrado que se pueden hacer las cosas de otra manera.”
“Euskadi odolbildu sozial bat da”!! Lehengoa berriro ere: “Gizartea odolbidua da” esan balu ederki, baina ez: rollo etniko lokalista puta hori bota behar!
Dena dela, inportanteena da beraiek laostia direla, hori da inportanteena: Euskadi odolbildua izango da, itxia, lokalista eta nahi dena, libertaderik ez da egongo, baina beraiei horrek ez zien erasaten; Euskadin bizi zirenean beraiek unibertsalak ziren! Baina horretarako bera izan behar da, eta beraiek izan behar da, eta edozein ez da Bera eta edozein ez dira Beraiek. Harrapaitzak anplitik!
“Creo que nuestro sonido ha podido enriquecerse del ambiente de una ciudad tan rica como Barcelona, pero por otro pienso que tal vez no sería tan distinto porque cuando vivíamos en Zarautz y Euskadi siempre prestábamos atención a lo que sucedía en la escena internacional independiente.”
agerre-zarra.jpg
Bukatzeko:
(1) neri Delorean gustatzen zait, edo zitzaidan, bereziki Into The Plateau diskoa. Hiru-lau aldiz ikusi ditut zuzenean, okerrean hizketan aditu baino lehen. Orain naxka ematen didate;
(2) egin dezatela kantu bat titulu honekin: “Gu gira Euskadiko gaztedi berri savaterizatua.”
(3) zergatik jarri dugu tituluan “Harrijasotzailearen biloba”? Honegatik: Ekhi Lopetegi Luix Lopetegi “Agerre” Loiolako harrijasotzaile zenaren biloba da (argazkian ageri den horixe da). Erakustaldi batetan hil zen.

ERIK ARTEAGA  (2010eko maiatzaren 13an)

(Jatorrizkoa Pila Pila Patata tortila blogean.)

zer uste duzute? linka incertidumbresurbanas-en jarri dut, eta trujik, Ekhik (deloreaneko abeslariak arrazoi pixka bat baduela esan du).

Ze jarrera hartu behar dugu?

 

artikulu interesgarriak ...

20 pentsamendu “Harrijasotzailearen biloba (rollo antietniko bat)”-ri buruz

  • Kosmopaletismoak kalte handiak eragin ditu…

  • Koxme Pollita 2013-10-10 13:06

    Hemen harro-tonto morun gerauko dire, baie holango ergelkeriek botata Espainin salduko daben disko mordue…
    Artikulo-tres: kasurikpez!

  • Antton Karrikaburu 2013-10-10 13:15

    Hamaika txorakeria entzuteko jaioak gara, ene!!!
    Betikoa da, espainieraz eta espainiarren arloan egin nahi du karrera, euskara, euskal kultura baztertuz, baserritarren kontua delakoan, eta unibertsalismo faltsu eta espainiar baten izenean horrelakoak bota behar, bere ukazioa eta bere morrointza zuritzeko. Betikoa, ez du deus berririk esaten. Beti, menpeko herri guztietan izan dira horrelakoak. Ernegatuak deitu izan zaie leku guztietan.

  • Peru Dulantz 2013-10-10 15:16

    Bikaina artikulua!

  • “pulpitoan” ez dagoen baten hitzak badira …,korsearekin ados, canones políticos,…

  • Eta kolonizatuaren sindromea ez dela existitzen entzun behar!!! Beste adibide argi bat, frantses, espainol bati entzungo ez dizkiezunak: euskaldun bati entzuten dizkiogu.

  • Iñigo Fernandez Ostolaza 2013-10-11 00:30

    Nola argitaratu daiteke “sarrera” bat Zuzeun, 2013ko urriaren 10ean, “urriaren 8ko” elkarrizketa bat aipatuz, baina elkarrizketa hori 2009koa dela esan gabe?… Hori ez al da “publizitate engainagarria” gutxienez?…

    Albiste dira egunotan Delorean taldeko kideak, orain dela egun gutxi bahitu egin zituztelako Mexikon. Horregatik, zeharo oportunista da, eta gustu txarrekoa ere bai gutxienez, musikari horietako baten orain dela lau urteko esanak egurtzen dituen orain dela hiru urte eta erdiko (2010-05-13) artikulu bat orain hona ekartzea, noiz eta une latzak bizitzetik etxera bueltan datozenean.

    Gainerakoan, behin idazten jarrita eta gaiari helduz:

    Nire uste apalean, arrazoi du artikulu horren egileak eta arrazoi dute hemen iruzkina utzi duten gehienek ere, baina ez zaio arrazoirik falta ezta ere Deloreaneko kantariari zenbait kontutan. Urrutira joan gabe, iruditzen zait hemengo artikuluaren eta iruzkin gehienen tonuak arrazoi ematen diotela zoritxarrez hein batean.

  • Iñigo Fernandezekin %100 ados.

    Gure zilborrari begira bizi gara…eta zuzeulari asko…ere bai

  • Peru Dulantz 2013-10-11 08:12

    Bakoitza bere hitzen esklabu da, eta esandakoak hor gelditzen dira, ez ditu haizeak eramaten, idatziz jasotzen badira behintzat. Orain, beste arrazoi batzuengatik taldea denon ahotan egon denean, ez dut uste gustu txarrekoa denik elkarrizketa hori gogora ekartzea, eta taldea ezagutzen ez dugunok apur bat ilustratzea.

  • Iñigok esandakoa hala bada (ez dut zalantzan jartzen), ondo itsusi dago orain artikulu hori ekarri izana, bai.
    Edonola ere, ez dakit, Iñigo, gure iruzkinak irakurrita non ematen zaion arrazoia Ekhiri…
    Berriki jasan dituztenengatik elkartasuna eta babes osoa merezi badute ere, orduko hitz haiek ez ziren oso txukunak izan. Hala ere, Deloreantarrak ez dira herri honetako ustezko kosmopolita bakarrak.

  • Fernando Lopetegi 2013-10-11 13:54

    Ekhi nire semea da! orain dela urte askotako elkarrizketa bat plazaratzea orain iraina da, gustutxarrekoa eta oportunista erabat! Adorea izan beharko zenukete bat baina gehiagok berarekin eztabaidatzeko zuzen zuzenean artikulua edo ustez Ekhik esandakoak. Elkarrizketa idatzi batetan gauza asko geratzen dira tinteroan edo gaizki traskibitzen dira esandakoak.
    Bestalde nire aita erabiltzea Ekhirekin sartzeko… bahitzaileak esaten zidan bezala esango nioke: te voy a meter la berga culero de mierda! o me voy a chingar a tu puta madre!
    Jakin beharko zenukete gure euskara munduan zehar zabaltzen ari direla bakar bakarrik Apar izena jarriz azken dizkoari eta Oteitzaren gurutzeak azalean jarriz edo Oteitza ez zen gustokoa? eta ez zen “Vasco” Amerikanuek ez dakite nola ostia esan Apar!
    Batzuek nazka ematen duzue zuen ezjakintasuenan! eta zein erreza da idaztea anonimatuan!
    Portzierto ea noiz lortzen dugun denon artean Arnaldo askatzea!!! mesede ikaragarria egingo dio herri honi garai batean bahitzaile “rola” eduki arren!

  • Ez dugu asmatu, ez… Nire aldetik, barka.

  • Antton Karrikaburu 2013-10-11 19:11

    Niri ere ez zait ongi iruditzen horrelakoa denboraz kanpo esatea. Egia da, azalpen horiek ez direla oso politak, mingarriak direla,… baina horrela aztertzeko, hotzean, atenporal samarrak. Beraz, nire hitzak erretiratzen ditut. Hurrengoan, gauzak polikiago eta datu gehiagorekin aztertuko ditut.

  • pintxe guey 2013-10-11 22:45

    Agian ez da une egokiena “elkarrizketa” hura gogoratzeko… zalantzak ditut…
    Baina Notisias de Guipuscoan esandakoei buruz ez dut uste iritziz aldatu duenik Ekhik lau urte eta gero… nik ez dut holakorik irakurri edo entzun gutxienez. Berria-k edo Gara-k egindako elkarrizketa baten berdinak esango zituen? Nahi badute abestu dezatela españolez edo txineraz, baina ez dezala hori justifikatu etxekoa gutxietsiz.

    Anonimoak direla erantzunak? Fernando Lopetegik botatakoak eta gero (berga eta chingar hoiek) zeinek egingo dio kontra benetako izenaz… neuk ez behintzat , akojonatu nau eta…

    Arnaldok zer pintatzen du eztabaida honetan?

  • arnaldok?
    elkarrizketan aipatutako korseen arira, kanon politikoak,….horrekin zerikusia. dana kakaztua deula herri puta hontan.
    gora autokritika oro.
    gaztela eta frantsezen ahotan ez dela entzungo holakorik? behantzat okerro. zenbat eta gehio astindu norbere etxea,….bat freskoago sentitzen da.
    aio.

    ketarrin iten zizkien kontzerto aiek,…..

  • Arnaldok?
    Elkarrizketako corseen arira noski, kanon politikoak,….
    A ze kaka pastela deun ditxozozko herri hontan.
    Ongi etorria autokritika!

    ai, ketarriko hasierako kontzertu haiek,…itzelak

  • fernando Lopetegi 2013-10-12 11:57

    Arnaldok zer ikusia duen? barkatu eidazue baina Arnaldok lau urte luze daramatza bahitua!

  • pintxe guey 2013-10-13 00:15

    Lau urte Arnaldok bahitua eta lau ditxosozko elkarrizketak…
    Arnaldok markatzen ditu canon politikoak kartzelatik?
    Bere bahitzaile neofrankistek ez dute “ukiturik” aportatzen giroan?
    I’m basque! aldarrikatuz, AEBraino joatea mirariak iragartzera…
    gure Patxik frackinaren paotxa iragartzera egin bezala, amen,
    ez da gure erlijio senaren nahiko pizgarri? ez dute xarma berezia eransten?
    Gorka Maneirok euskarari dion maitasunak ez al gaitu txunditu oraindik??
    Wert-en sentsibilitate kulturalak ez al gaitu akaso asetzen?
    Ze gehiago eskatu dezakegu ba, daukagun paradisu demokratikoan?

  • fernando Lopetegi 2013-10-13 11:24

    Ados pintxe guey! ia guztian ados! gauzaren bat oraindik ez bai duk ulertu guztiarekin ez…

  • Joseba Linaza 2013-10-16 12:22

    Tontonabo Katedrarako…