Ernesto Gascok zapi bat du zuretzat

Ernesto Gascok zapi bat du zuretzat –

Txakur bat, sei farola eta hamabost mila zapi

.

Antza denez, badira urte batzuk, Donostiako Aste Nagusia girotze aldera, hiritarrek zapia kolkoan jantzi dezaten bultzatzen dabiltzala, donostiarrak baino baionarrak edo iruindarrak balira bezala. Horretan omen dabil, temati, Ernesto Gasco.

Aurretik ere une gogoangarriak eman dizkigun zinegotzi sozialistari, zeregin horretan, eta jendeak izkin egiten diola ikusirik, zer bururatuko eta Pipper izeneko “lehenengo txakur turistari” -bai, ondo irakurri duzu- eta Zurriolako Zubiko farolei eskegi dizkie zapiak!

Beraz, lagun, arretaz ibili, despistatu antzean izozkia milizkatuz hirian zehar hara eta hona zabiltzala, Ernesto Gascok sorbaldetan zapia lotzerik nahi ez baduzu. Hobe zenuke buruan piratena jantzi.

.

.

Erre ke erre

Ernesto Gascok zapi bat du zuretzakoErnesto Gascok zapi bat du zuretzako Ernesto Gascok zapi bat du zuretzako Ernesto Gascok zapi bat du zuretzako
Aste nagusia, Ernesto Gasco, zapiak

Zer duzu buruan “Ernesto Gascok zapi bat du zuretzat”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude