Piraten Aste Nagusia (egitaraua)

Piraten Aste Nagusia (egitaraua) – Piraten Aste Nagusia (egitaraua)

Gaur hasiko da Donostiako Aste Nagusia, egitarau ofizialean ehunka ekitaldi eta Piraten gunean txupina botatzen Altsasuko Gurasoak dituela:

.

Piraten Aste Nagusia (egitaraua)«Donostiako Piratak, jai herrikoi partehartzaile, askatzaile eta euskaldunen aldeko mugimendua gara -diote atarikoan-. Herritarrek herritarrontzat eratutako jaia aldarrikatzen dugu, gizarte eredu berri baten itsasoetan murgilduz. 2003an egin genuen jauzi lehen aldiz itsasora. Orduz geroztik, Pirata ugari batu zaizkigu itsasontzira eta auzoz auzo, saretze-lanean, Donostia abordatzeko bide berriak irekitzen jarraitzen dugu. Oraindik idatzi gabeko mapen peskizan, inoiz nabigatu gabeko itsasoak dauzkagu deskubritzeko. Iparrorratza gure ametsetako Donostian jarrita daukagu. Eta noski, XXI. mendeko jai herrikoiek nolakoak behar duten asmatzea dagokigu. Erronka zoragarria dudarik gabe».

Abordatzea abuztuaren 13an, astelehenez izango da, eta dagoeneko itxita dago izen ematea. Musika zalea bazara, La Flamenka guneko hitzordu nagusiak eskumako afixan dituzu (klikatu handitzeko).

Gogoratu, bestalde, eraso sexistak zirgari@donostiakopiratak.eus helbidean edo 664 164 408 telefonoan sala ditzakezula.

.

Egitaraua egunez-egun

Piraten Aste Nagusia (egitaraua)