Erlijio aniztasuna eztabaidagai

Erlijio aniztasuna eztabaidagai

EH11kolorek gonbidapena egin du Euskal Herrian laikotasunaren eta erlijio aniztasunaren inguruan eztabaidatzeko eta adostasunak bilatzeko.

Erlijio aniztasuna eztabaidagaiEH11kolorek eztabaidarako zirriborro bat aurkeztu du, “Erlijio aniztasuna eta laikotasuna”. Deustuko unibertsitatean Pedro Arrupe Institutuko Giza Eskubideen departamenduko zuzendari Gorka Urrutiak landu du zirriborroa.

Gure herriaren aniztasun kulturalaren gainean hausnartu eta eztabaidatzeko, eta nahi diren ekarpenak egiteko, nola erlijio komunitateei hala laikotasunaren eta erlijio aniztasunaren gainean lanean diharduten elkarteei, zein interesa agertzen duten guztiei, helaraziko zaie zirriborroa.

Ekimen hau “Euskal Herria anitzarentzako adostasunak” dinamikaren barruan dago eta abenduan Gipuzkoako Tolosa, Orereta eta Irun hirietan aurkeztuko da.

 

Aniztasuna eta laikotasuna

Euskal Herrian erlijio aniztasuna demokratikoki kudeatzeak, askatasunaren eta berdintasunaren hitzetan, hau esan nahi du (zirriborroaren laburpena):
 .
  • Laikotasuna gako bat bezala onartua izatea. Laikotasunak jendarteko posizio ezberdinen, sentsibilitate erlijiosoen eta ez erlijiosoen artean berdintasuna eta oreka bat luzatzen duelako.
  • Erlijio askatasunaren aitortza; eta erlijio zein kontzientzia askatasuna berdintasun egoera batean jarraitzeko oztopoak kentzea.
  • Erlijio askatasunari lotutako elementu guztiak modu eraginkorrean aitortuak izatea.

 

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.