Ondarroan ondarrutarrez, baita etorkinak ere

Ondarroan ondarrutarrez, baita etorkinak ere

Etzi, abenduak 3, ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, Ondarroako Udal Euskara Batzordeak argitaratu duen bideo deigarria.

Herenegun eskegi zuten ikusentzunezkoa sarean eta jada milaka ikustaldi izan ditu Eneritz Basurko, Ibai Muñiz eta Asier Riverak egindako lanak.

 

Ondarrutar berriak

Ondarroan ondarrutarrez, baita etorkinak ereOmar Diop, Ion Chilaru, Marketa Kadlecova, Seynabou Thior, Cándido Trillo, Asim eta Mosin Intizar, Natxo Sierra, Eva Mallol, Chuserra Barrios eta Chen Zeyi dira bideoan berbetan ageri direnak.

Guztiak ere etorkinak dira, Senegal, Zaragoza, Moldavia, Txekia, Galiza, Pakistan, Madril eta Txina urrunetatik Euskal Herrira etorri eta Ondarroa bizilekutzat hartu dutenak. Batzuk bizkor-bizkor ikasi ei dute eta beste batzuk gure artean urteak daramatzaten arren kostata, kontixu; baina denek darabilte euskara ahoan. Ez diote aniztasunari enparu.

Eleanitzak diren arren, ez da ez makala euskaldunberri hauek bideoa egiteko elkarrizketetan gainditu behar izan duten azterketa. Ala zuk badakizu zer den arrosinga ibiltzea, edo endrerosu izatea?

 

etorkinak, euskara, Euskararen Eguna, ondarrutarrak

2 pentsamendu “Ondarroan ondarrutarrez, baita etorkinak ere”-ri buruz

  • Gora ta gora beti bizkaiera berbetie! Ze politte dan bizkaieraz sano eta suelto hitzeiten aitzie. Poz emateit benetan. Aspaldian ez dakit zenbat bizkaitarrekin topo ein deten. Ze konplejo txoro daukebe bizkaitar batzuk bizkaieraz ez hitzeiteko? badirudi batzuentzat bizkaitarrez hitzeitie “minuxaue” balitz bezela sentitzebela ze bestela ezin det ulertu halako euskera xalaue hitzeitiek zeatik eman ber diyoben halako erreparue.
    Bizkaitarrak! Hitzeizue zeuena Gipuzkuen zaudetenien ere!Benetan polite da ta

  • Halaxe den ba!!

    Ondarrutarez pixket ikixi nahi baen aplikaziyue zion mobilletako ahuakemonala izena din. Atzo jarri niñenan da ezin esan zemouzkue dan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude