Prentsaren arabera… erabakitzen ari gara?

Erabakitzen ari gara

EAEko 34 herritan estatus politikoaren inguruko galdeketak izan genituen atzo, jakingo duzuenez. Goierri osatzen duten 23 herrietan, Debagoiena osatzen duten zortzietan, Azpeitian; eta Gipuzkoatik kanpo, Aramaion (Araba) eta Ispasterren (Bizkaia) hamasei urtetik gorako 125.000 herritarrek zuten erabakitzeko eskubidea. %30 inguruk gauzatu zuen aukera, eta oso ezberdina izan da gaurko prentsak ehuneko horri egin dion irakurketa, galdeketei beraiei eman dien garrantzia bezala.

Emaitza ona ala txarra da?

.

.

Kataluniako bidetik

“Indarrez lehertu da independentziaren lehen olatua” dio Xabier Letonak Argia astekarian, eta baikor, Kataluniako lehen galdeketekin alderatzen ditu: “Bozkatzeko eskubidea zuten herritarren %30ek eman du botoa euskal estatuaz egin den galdeketan, eta hori oso emaitza ona da, kontuan hartuta halako galdeketa moldean gertatzen dena”.

Katalunian egin ziren galdeketen emaitzak eman ditu Galder Gonzalezek ere, Twitter bidez:

Norabideak, “Galdeketen emaitzak, parte hartzearen arabera” ematen ditu mapa honetan:

.

Galdeketak antolatu dituen Gure Esku Dagok atzoko jardunaldiaren laburpena eman zuen David Castaño eta Kimetz Susperregietaren bideo honetan, “Erabakitzen hasi gara”:

https://www.youtube.com/watch?v=fzBcfmVPPAU

.

Emaitzak herriz-herri:

Erabakitzen ari gara

Erabakitzen ari gara
#E5erabaki, galdeketak, gure esku dago
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Prentsaren arabera… erabakitzen ari gara?”-ri buruz

  • Soilik %30 inguru joan zen bozkatzera, eskerrak herri abertzaleetan egin zutela galdeketa bestela ezta %5a… Gure esku dago-koek emaitza nahi duten bezala apaindu dezakete baina porrot handia izan zen atzokoa. Eta gainera hedabideetan oihartzun gutxiko ekimena izan zen, Kataluniako herri galdeketak behintzat Espainiar estatuko hedabideetan oihartzuna izan zuen.

    • Peru Dulantz 2016-06-07 09:18

      Espainiar Estatuko hedabideetan zerk izango duen oihartzuna; hori ez dago gure esku, ez horixe!

  • Hego, uste dut dataz nahasten ari zarela. Hedabideena esanguratsua da (bide batez herri honetako alderdi garrantzitsu bat hiru aste beranduagora begira dagoela argi uzten du), eta gazteen partehartze eskasa ere bai, baina datuak Kataluniako lehen galdeketekin konparatzen badituzu ez dira txarrak, inondik inora ere.

    Herri gehienetan boto gutxiagorekin dago agintean alkatea.

    • Alkate izateko botoak bi aukera baino gehiagotan banatzen dira hainbat alderdi aurkezten direlako, galdeketa honetan soilik bi aukera zeuden eta gainera 16 urtetik aurrerakoek bozkatzeko eskubidea zuten. Kataluniaren galdeketan gauza bera, gehiengoari independentzia bost axola, %38 inguru joan zen bozkatzera Katalunia osoan egindako galdeketan.
      %70ko abstentzioarekin independentziak jai dauka.

  • Gure arbasoek esana: “Arian-arian xehetzen da burnia”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude