Emakume eta gizon landunen kopurua, parekatzen

Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, ezagutzera eman duenaren arabera, krisi garaian parekatu egin dira gizon eta emakume landunen kopuruak, baina ez lan baldintzak.

2014ko datu ofizialen arweb1_landunenbilakaeraabera, Euskal Herriko 1.247.500 landunetatik %53 gizonak ziren eta %47 emakumeak; krisi garaietan zifrak berdindu egin dira eta proportzio inoiz baino parekatuagoa da. 2007an 200.000 gizon landun gehiago zegoen emakumeak baino, eta iaz aldea 78.000 lagunekoa zen. Bilakaera gizonen enplegua nabarmen jaisteak eragin du, ez emakumeen enplegua igo izanak.

Emakumeek hobeto eutsi izan diote enpleguari urteotan, baina lanaren prekarietatea asko handitu da 2007az geroztik, eta emakumeen lan baldintzak kaskarragoak dira, oro har. Gainera, emakumeen langabezia erregistratua gizonena baino handiagoa da: gizonak azkarrago ateratzen dira langabeziatik emakumeak baino.

 

Euskal Herrian, gizon eta emakume landunen arteko soldatan 7.688 euroko aldea dago urtean, batez beste.

Kontratazioei eta lanpostuei begiratzea komeni da, desberdintasun handi hori nondik datorren ulertzeko.

 

Lan baldintzak
Lan baldintzei dagokienez, emakumeen %24 aldi baterako kontratuarekin dago; %18 da gizonen portzentajea. Partzialtasunari begiratuta, bostetik lau kontratu partzial emakumeek betetzen dituzte Euskal Herrian. Europan, erreferentziazko zenbait estaturen parekoa da datua: Austria, Alemania eta Frantzia, kasu. Herrialde horietako askotan baina, duintasun ekonomikoari eusteko bermeak dituzte, lanaldi partziala edukita ere. Gizarte politikak desberdinak dira.

web2_lanaldipartziala_0Lanpostuak ere badu zerikusia gizon eta emakumeen arteko gorabeheretan. Ondoen ordaindutako enplegu askotan, gizonak dira nagusi. Datu esanguratsua da zuzendaritza eta kudeaketa postuena; Euskal Herrian herena da emakumeek betetzen dutena. Kontra, gaizkien ordaindutako lanpostuetan jaun eta jabe da emakumea: osasun zerbitzuetan, merkataritzan, jatetxeetan…

Euskal Herrian 7.500 eurotik gorako aldea dago urtean gizon eta emakume landunen arteko soldatan.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

9 pentsamendu “Emakume eta gizon landunen kopurua, parekatzen”-ri buruz

  • Ipurtzuloraino nago emakumeen rolloarekin.

    Egunotan egunkarietan atera da etxerik gabe kalean homeless modura bizi diren errukarrien % 80tik gora gizonezkoak direla. Emakumezkoak balira, eskandalu moduan plazaratutako notizia litzake. Gizonezkoak direnez, datu hotz bezala botatzen da.

    Emakumeek gutxiago kobratzen dutela? segun eta non lan egiten duten eta zertan. Gazteek seguro kobratzen dutela helduek baino gutxiago, berdin dio gizon ala emakume. Eta lanean hiltzen diren langileak ze portzentaian dira gizon eta zein portzentaian emakume?

    • Lan diskriminazio ikerketa guztiek erakusten dute gizon gehiago direla baztertuak lanpostuetarako beren sexuagatik. Are gehiago, Espainiar lan ministeritzaren ikerketa batean soilik gizonezkoak topatu zituzten. Eta kontuan hartu gizon gazteek emakume gazteek baino gutxiago kobratzen dutela, eta langabezia altuagoa dutela. Baina hori ezker abertzaleko zirkuloetatik ez dizu inork esango.

      Gezur pilo bat baino ez da feminismoa. Politikan garrantzi gehiago ematen zaie emakumeei, lanean, jaietan, tabernetan… eta hala ere topatu behar egunero beraiek pribilegiatzeko propaganda, akosoa, “piroporik badiozu hostia bat emango dizugu”, “babosoak sutara”:.. Emakume akosatzaileak ez baleude bezela. Tori hona estatistika SERIO bat, non ez dauden “mikromatxismo” eta “keinu xumerik” bezelako opresio latzak, baizik eta hil ala biziko estatistikak. Gizonezkook dugu:

      Bizi esperantza: 7 urte gutxiago.
      Lan heriotzen %90.
      Indarkeria inperialak hildakoen %88.
      Lan diskriminazio handiagoa.
      Suizidioen %75.
      Homizidioen %64a.
      Biolentzia fisiko kasuen %80.
      Eskola porrota izugarria.
      Minbiziaz hiltzeko probabilitate altuagoa, prebentziorako diru gutxiago.
      Infantizidioaren %60 (gehienbat amek erahilda).

      Feminismoa euskal herritik kanpo ORAIN!

  • GOOBY zurekin erabat ados!

  • Hiltzen Hil 2015-03-13 19:58

    Gooby: ezagutzen duzu http://www.pikaramagazine.com/ ???
    Bertan sartu eta irakurtzera gonbidatzen zaitut, seguru zure gustukoa izango dela jejeje.

  • Dena dela gaur ere Naizen Jule Goikoetxearen entrebista itzela da. Honakoa dio:

    “Orduan, emakumeak ezin du jarraitu sektore bat izaten demokrazian. Emakumea da unibertsala, eta kito. Zergatik? Populazioaren gehiengoa delako. Gu gara herria. Hori da kontua: gu ez gara herriaren parte, gu gara herria. Guk produzitzen dugu herria eta gu gara herria, beraz. Eta kito. Ez garena da hegemoniko.”

    Julek jakin badaki euskal herrian %10 mutiko gehiago jaiotzen direla (14000 mutiko eta 13000 neska), baina gizonezkook bidean hil eta hala populazioaren gutxiengoa gara. Lantegian eta suizidio tasa lotsagarria erabiliz feminismoak akatzen gaitu, eta gero diote populazioaren gehiengoa direla.

  • Heriotz mehatsuak jasotzen hasi nintzen eta utzi nuen bertan idazteari. Urteak daramatzat salatzen Emakundek urtean 10.000€ ematen dizkiela: http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/memorias_actuacion/es_emakunde/adjuntos/emak_memoria_2011_es.pdf

    Euskal feminismoaren ispilua baino ez da: guztia gazteleraz, independentismoa matxistatzat jarri, gizonak (matxistak edo ez) erahiltzera deitu, pederastiaren apologia…
    http://www.crianzanatural.com/forum/forum_posts.asp?TID=203072

    Gero diote alderdi inperialista eta eskuindarrek ez dutela feminismoarekin zerikusirik…

  • Hiltzen Hil 2015-03-13 20:55

    Pederastiaren apologia, egia. Bada amatasunaren aitzakipean sekulako basakeriak esaten dituen artikulu bat, edo mutil batek “estúpida” deitu izanagatik genero-biolentziaren biktima bezala aurkezten direnak. Beldurra ematen du egia esan, zeren gainera sinetsita daude munduko biktimarik biktimenak direla, eta euren zentzugabekeriek erabateko justifikazioa dutela horren baldintzapean, nahiz eta gizonen aurkako biolentziaren apologia egin. Euskal Herrian doktrina feministaren diktadura ari da ezartzen, pixkanaka, erlijio bat bezala, gelditu gabe. Alderdi abertzaleek eta espainolistek bat egiten dute horretan. Espainolei ondo datorkie euskal mutil eta nesken arteko zatiketa artifizialean eragitea. Horrela,euskal izatearen transmisioa arriskuan legoke, errelebo faltagatik. Ulertzen ez dudana da zergatik alderdi abertzaleek erabaki duten independentziaren borroka feminismoaz ordezkatzea. Ez dut ulertzen non dagoen horren kausa, eta ondorioztatu dezakedana da alderdi horiek ez direla benetan abertzaleak.

  • -Bizi esperantza 7 urte gutxiago (genetika, gizonezko gazteek arrisku gehiago hartzea…)
    -Lan heriotzen %90.(ez al du zerikusirik izango fabriketan, obretan… lan egiten duten gehienak gizonezkoak izateak?)
    -Indarkeria inperialak hildakoen %88.(Gerrataz ari bazera, gizonezkoen biologiak, berriz ere genetika, abenturazale, gerlari, bortitzago… izatea eragiten du. Zure esku ondorioak ateratzea)
    -Lan diskriminazio handiagoa.(??????)
    -Suizidioen %75. (Hein haundi batean genetikoki determinatua)
    -Homizidioen %64a. (Ez ditut emakume asko ikusten atrakoetan, merkantzia ilegalen trafikoan… delinkuentziaren munduan orokorrean. Genetika)
    -Biolentzia fisiko kasuen %80.(Genetikoki determinaturiko portaerak)
    -Eskola porrota izugarria.(Ez daukat honen inguruko informazio gehiegi, baina zergatik ez egotzi klima aldaketari? Hori ere bogan dabil)
    -Minbiziaz hiltzeko probabilitate altuagoa, prebentziorako diru gutxiago. (Feminismoaren errua dudarik gabe. Gizonezkoen kantzerra prebenitzeko dirua Emakunderi ematen diote kabroi hoiek)
    -Infantizidioaren %60 (gehienbat amek erahilda). (Haurdunaldi ondorengo depresioak eta horren eraginak ezagutzen?)

    Ez det bibliografiarik jarriko bilatu fidagarria den nonbait (https://webofknowledge.com/), nahi izan ezkero

    Inozokeriak esateagatik ordaindu egin beharko litzateke, horrela agian dirudunenak bakarrik entzungo genituen eta eskerrak ez diren asko. Hona hemen aurrekoen pareko beste inozokeri batzuk:

    -Inmigranteak lapurtzera, lana kentzera, diru-laguntzetatik bizitzera… datoz.
    -Euskaldun guztiak terroristak dira.
    -Euskera ez da inoiz Nafarroako hizkuntza izan.
    -Independentziaren ametsa ez da erreala 500 urte bai daramatzagu elkarrekin.
    -Arropa beltzaren eta udako intsolazioen artean ez dago inongo loturarik.
    -Hiru olibek oilasko batek bezainbeste kaloria dituzte.