Elkartasun topaketak Lemoan larunbatean

ASKAPENA(2)

Datorren larunbatean elkartasun topaketak izango dira Lemoan.

Hain zuzen, EHL-etako (Euskal Herriaren Lagunak) kideak gure artean izango ditugu asteburu osoan. Larunbat arratsaldean, 19:00etan Kalejira internazionalista izango da, ondoren ekitaldia egingo da Lemoako plaza gorrian eta 21:00etan afaria egingo da Lemoako Karabie gaztetxean.

Jarraian festarako aukera ere izango da bertan. Afariko txartelak nahi izatera Lemoako gaztetxean, Usansolo eta Igorreko herriko tabernetan daude eskuragai, 12 € ikasle eta langabetuentzat eta 15€ gainerakoentzat.

Honetaz gain, idatzi dezakezu osteguna baino lehen info@askapena.org helbidera.

Hamaika herri borroka bakarra!

 

 

askapena, euskal herriaren lagunak, internazionalismoa, Lemoa, topaketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude