Begiek ikusi ezin dutena

Captura de pantalla 2013-10-15 a las 09.49.05
Pentsaezina zatekeen duela 10 urte halakorik. Nork zuen imaginatuko hegazti baten gainean begiak paratzerik izango genukeenik zerutik sabana ikusteko? Leoi baten sorbaldan joatea posible izango zenik… Nork imaginatu zezakeen? Nobeletako kontuak ziren orduan halakoak. Nobela fantastikoetakoak.

Go Pro bideo kameraren promozio bideoa arrakastan ito da sarean. Milioika bisita izan ditu, milioika aho zabal zabalik, txundituta. Eta ez da gutxiagorako, izan ere, hamaika egoera lehen pertsonan ikusteko aukera ematen dio ikusleari kamera honek. Inoiz ikusi ez duzun bezala. Ikusentzunezko altxor bat zalantzarik gabe. Eta bestela ikusi bideoa.

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude