Basque Country Itzulia, Elguetatik Vitoriara
Basque Country Itzulia, Elguetatik Vitoriara –
Herenegun bukatu zen, ohi bezala Arrate gainean, aurtengo
Euskal Herriko ItzuliaBasque Country Itzulia, Mikel Landa eta Ion Izagirrerekin lehia estua izan duen Primoz Roglicek irabazi duena.
Euskal Herriak jasotzen dituen ekimenen artean nazioartean oihartzun handia lortzen duenetakoa da Itzulia, Eneko Garatek aztertu zuenez -bide batez, gogoratu dezagun Tropelak ez daramala jada Itzuliaren sare sozialen kudeaketa-. Alta, izen aldaketak gorabehera, txirrindularien arteko norgehiagokaz landa izan du kalapitarik lasterketak, herri izenak gazteleraz idatzi dituztela-eta.
Gauzak horrela, azpian dituzuen txio kexetako argazkietan ikus dezakezunez, izen ofizialak baztertu eta Igueldo, Elgueta edo Vitoria erabili dituzte errepide bazterretako afixetan; ze nezezidade?
Arratsaldeon, @ehitzulia:#errespetu apur bat ondo dago, baina benetako #errespetuA merezi dugu euskaldunok.
Eskerrik asko aldez aurretik. pic.twitter.com/dFqsWs8iUd— Igør Elortza Aranoa (@ielortza) 2018(e)ko apirilak 7
Bufff, aurtengo ekitaldian, web gunean eta twiterrean euskarari emandako kolpeak hamaika izan dira
— Cycling Bets (@txirrindacash) 2018(e)ko apirilak 7
Euskara ofizialean Elgeta, Elgeta idazten da ta ez Elgueta.Euskal Herriko Itzuliari izena aldatzeaz gain,diru publikoa jasotzen duen @ehitzulia k ez du zaindu iruditerian ezta euskarazko ortografia #lotsa pic.twitter.com/PxBCLU6ib1
— Rebeka Ubera (@RebekaUbera) 2018(e)ko apirilak 7
Igeldon ere berdin egin zuten. Ze premia dago hori horrela idazteko? @ehitzulia pic.twitter.com/yXPHC8OXUs
— Eneritz Otamendi (@EneOt) 2018(e)ko apirilak 7
— Iñaki Emparanza (@iempa) 2018(e)ko apirilak 9
Gaur euskal txirrindulariek emandako erakustaldiaren itzalean @ehitzulia|k bere joera lotsagarriarekin jarraitzen du. Eibarko podiumean gaztelania hutsean jarri dute EAEko hiriburuaren izena. ASKI DA! #Itzulia pic.twitter.com/dTPv2K3x3H
— ? Gaizka ? (@gaizkasi) 2018(e)ko apirilak 6
Bai, “Itzulia Basque Country”.
Dena dela, interesgarriena, gaur, XXI. mendean barneratuak garela, euskararen normalkuntzarako berrogei urte lanean daramatzagunean, errepideetako txartel handietan erabili dituzten toponimoak: Elgueta, Valdegovía, Igueldo… VITORIA!!!!
Behar denak ez du protestarik egin, eta diru-laguntzak eta babesak eman dituztenak ere isilik.
Eta ñimiñokeriatan sartzeko asmorik gabe segitzen dute gure Eusko Jaurlaritzok, Nafarroako Gobernuok, Arabako Foru-aldundiok, EITBok, Gasteiz-Eibar-Bermeo-Zarautz-Sartaguda-Gaubea-Lodosako udalok…
Non ote daude euskaldunon esne txarrak eta odol gorriak?
Eta bide batez: bizirik ote Euskaltzaindiok, Hizkuntza Politikako Dobaranok eta gure hizkuntzaz arduratzen omen diren erakundeok?
Vitoria, Elgueta eta Igueldo naffarreraz forma normalac dirade.
Vitoriaren valioquidetzat Gastehiz dugu.
Joan den mendean eçarri dirade Bitoria/Gasteiz, Elgeta eta Igeldo forma berriac.
Baina Euskaltzaindiak finkatuta dituen lekuizenak erabili beharko dira, ez?
Batzuec erabilcen dituzte Euscalçaindiac fincaturico forma berri berheciac eta berce batzuoc traditioneac fincatu dituen forma normalac.
Baina horrelako kirol ospakizun ofizial batean ez didazu ukatuko Euskaltzaindiak onartutako lekuizenak erabili behar direnik, ez? Beste gauza bat da zuk eta nik nahi dugun moduan idaztea.
Bai, ulercen dut adiarazten duçuna.
Hala ere, neuc neurea ere adiaraci nahi nuen hemen, ceren guehienec uste baitute Vitoria, Elgueta edo Igueldo erdarazco formac direla. Euscarazco forma classicooc gaztelaniac hartu ditu euscara classicotic, naffarreratic aleguia.
Dena dela, badaquit gaztelaniaz idatzi nahi ukan dituztela icen horiec.