Basque Country Itzulia, Elguetatik Vitoriara

Basque Country Itzulia, Elguetatik Vitoriara –Sagardotegi denboraldirako telefono adimentsua

Herenegun bukatu zen, ohi bezala Arrate gainean, aurtengo Euskal Herriko Itzulia Basque Country Itzulia, Mikel Landa eta Ion Izagirrerekin lehia estua izan duen Primoz Roglicek irabazi duena.

Euskal Herriak jasotzen dituen ekimenen artean nazioartean oihartzun handia lortzen duenetakoa da Itzulia, Eneko Garatek aztertu zuenez -bide batez, gogoratu dezagun Tropelak ez daramala jada Itzuliaren sare sozialen kudeaketa-. Alta, izen aldaketak gorabehera, txirrindularien arteko norgehiagokaz landa izan du kalapitarik lasterketak, herri izenak gazteleraz idatzi dituztela-eta.

Gauzak horrela, azpian dituzuen txio kexetako argazkietan ikus dezakezunez, izen ofizialak baztertu eta Igueldo, Elgueta edo Vitoria erabili dituzte errepide bazterretako afixetan; ze nezezidade?

Basque Country Itzulia, Elguetatik VitoriaraBasque Country Itzulia, Elguetatik Vitoriara

7 pentsamendu “Basque Country Itzulia, Elguetatik Vitoriara”-ri buruz

  • Bai, “Itzulia Basque Country”.
    Dena dela, interesgarriena, gaur, XXI. mendean barneratuak garela, euskararen normalkuntzarako berrogei urte lanean daramatzagunean, errepideetako txartel handietan erabili dituzten toponimoak: Elgueta, Valdegovía, Igueldo… VITORIA!!!!
    Behar denak ez du protestarik egin, eta diru-laguntzak eta babesak eman dituztenak ere isilik.
    Eta ñimiñokeriatan sartzeko asmorik gabe segitzen dute gure Eusko Jaurlaritzok, Nafarroako Gobernuok, Arabako Foru-aldundiok, EITBok, Gasteiz-Eibar-Bermeo-Zarautz-Sartaguda-Gaubea-Lodosako udalok…
    Non ote daude euskaldunon esne txarrak eta odol gorriak?
    Eta bide batez: bizirik ote Euskaltzaindiok, Hizkuntza Politikako Dobaranok eta gure hizkuntzaz arduratzen omen diren erakundeok?

  • Vitoria, Elgueta eta Igueldo naffarreraz forma normalac dirade.
    Vitoriaren valioquidetzat Gastehiz dugu.
    Joan den mendean eçarri dirade Bitoria/Gasteiz, Elgeta eta Igeldo forma berriac.

    • euskaldun bat 2018-04-09 19:29

      Baina Euskaltzaindiak finkatuta dituen lekuizenak erabili beharko dira, ez?

      • Batzuec erabilcen dituzte Euscalçaindiac fincaturico forma berri berheciac eta berce batzuoc traditioneac fincatu dituen forma normalac.

        • euskaldun bat 2018-04-09 20:58

          Baina horrelako kirol ospakizun ofizial batean ez didazu ukatuko Euskaltzaindiak onartutako lekuizenak erabili behar direnik, ez? Beste gauza bat da zuk eta nik nahi dugun moduan idaztea.

          • Bai, ulercen dut adiarazten duçuna.
            Hala ere, neuc neurea ere adiaraci nahi nuen hemen, ceren guehienec uste baitute Vitoria, Elgueta edo Igueldo erdarazco formac direla. Euscarazco forma classicooc gaztelaniac hartu ditu euscara classicotic, naffarreratic aleguia.

  • Dena dela, badaquit gaztelaniaz idatzi nahi ukan dituztela icen horiec.