ELAk eta LABek ez dute A-14an greba deitu. Ados zaude?

Greba Orokorra

Azaroaren 14an hegoaldeko lau lurraldeetan greba orokorrerako deia egin dute Espainian nagusi diren CCOO eta UGT sindikatuek. Europa mailako protesta eguna izanagatik, ELA eta LAB sindikatuek ez dute deialdiarekin bat egingo. Ados zaude?

Espainiako estatuan ez ezik, Portugalen, Grezian, Belgikan, Frantzian, Zipren, Alemanian, Maltan eta Italian greba orokor eta protesta eguna izango da azaroaren 14a. Europako Sindikatuen Konfederazioak “austeritatearen aurkako” mobilizazio jendetsuak lortu nahi ditu, batik bat, Europa hegoaldeko estatuek Alemaniatik datozen murrizketa aginduei aurre egiteko. Izan ere, Greziako eta Portugaleko herritarrei ura leporaino heltzen zaie, Europako Batasunaren ustezko erreskatea jaso eta urtea igaro denean. Europa iparraldeko sindikatuek ere Europarekiko elkartasuna eta lan eskubidea eta austeritatearen kontra izango dituzte mobilizazioetako lelo.

Besteak beste, CCOO, UGT eta CNT erakunde anarkosindikalak egin dute azaroaren 14ko greba orokorrarekin bat. Espainiako estatuan martxoaren 29an egin zuten azken greba orokorra, zeinak Hegoaldeko sindikatuen babesa ere izan zuen. Irailaren 29an, aldiz, CCOO eta UGT gabe antolatu zuten euskal sindikatuek 2009 urtetik egindako bosgarren greba orokorra.  Azaroaren 14ak Espainian izango duen arrakasta gorabehera, aurreikustekoa da Hegoaldeko mobilizazioek ez dutela aurreko greben parte hartzea gaindituko.

LABek greba orokorrari uko egiteko zera azaldu du: “Arrazoiak soberan daude mobilizazio gehiago deitzeko, greba orokorrak barne. Baina egungo egoera irauli ahal izateko beharrezkoa da aldaketa politiko eta sozialen prozesu eraginkor bat, eta aldarrikapen zabal hori bultzatuko duten apustu politiko eta sindikal sendoak falta dira”. (oharra osorik)

ELAk, LABen erabakia eta bi egun berandugoa, zera adierazi du: “Gure mobilizazioen xedea ez da “elkarrizketa sozial” ezdeus bati babesa ematea. Ez da koherentea esatea baliagarria dela, noiz eta gizarte baitako desberdintasuna espainiar estatuan OCDEko beste inongo estatutan baino gehiago hazi denean”. (oharra osorik)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

17 pentsamendu “ELAk eta LABek ez dute A-14an greba deitu. Ados zaude?”-ri buruz

  • Euskal sindikatuen parte hartzea ezinbestekoa iruditzen zait, egia esan, oihartzuna lortu nahi baldin bada… Baina kontuan izanda irailean ELAk eta LABek greba egin zutela, ulergarria izan daiteke oraingoan ez egitea (niretzat honen muina greba egiteagatik galtzen den diruan dago, CCOO, UGT eta CNT-rekin bat datozela uste baitut, behintzat, puntu batzuetan).
    Hortaz, ondorioa? Grebetan indarrak batu beharko liratekeela uste dut, batez ere helburu bera dutenean batzuk zein besteek.

  • CCOO eta UGTk duela hilabete bat hartu zuten erabakia greba egiteko, besteak ze egin behar zuten ba? Beraiei Itxaron beraiek greba egingo duten ala ez erraten duten arte? Eta ez bazuten azkenean grebarik egiten?
    Gainera ez al dira ba sindikatu hauek erreforma laborala zinatu zituzten berberak? Ze espero zuten ba? Hamarkadetan gobernu zentralak sartu dizkigun erreforma guztiak babestu dituzte, batzutan itxurak egin dituzte soberakin batzuk lortzeko baina besterik ez.

    Eta ze aprobetxatzen ari dira? Beste Naziotan egingo dituzten mobilizaioak? Zenbat mobilizazio ordez greba egingo dute?

    Agian berrido greba egitera deitu beharko zuketen? Ba agian, edo agian CCOO eta UGTk greba ebin zutenean babestu zezaketen. Baina gauzak pentsatu behar zutenez, gauzak oraindik eta okerrago jartzen diranean (batez ere beraien subentzioak galdu dituztenean)?

  • Mobilizazioak deitzeko euskal egutegi propioa izan behar dugu bai, baina bada garaia egutegi horrek nazioarteko borrokei begiratzeko, eta ez hainbeste Espainiako sindikatuei. Ezin da ezer eraiki beste batzuen kontra, eta greba EZ egiteko deialdi hau Espainiako 2 sindikaturen kontra egin da, eta Espainiari hainbeste begiratzeagatik, eta haratago ez egiteagatik, nazioarteko mapatik kanpo geratu dira ELA eta LAB.
    ESK sindikatuaren jarrera, ordea, askoz duinagoa izan da. Arriskatu egin da, eta batzutan ere, horixe bera egin behar da…

  • Ondoko loturan Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistak atera duen idatzia azaroaren 14ko greba babesten. Greba babestea ez da CCOO eta UGT politika erreformistak babestea, greba babesteak langileen batasuna, klase zapalduaren batasuna babestea esan nahi du!

    http://euskalherriasozialista.net/index.php?option=com_content&task=view&id=971&Itemid=1

  • EZ naiz ados LAB eta ELAK grebara ez biltzearekin. Hori da galdera, ezta? Ados zaude…? Ba, ez naiz ados.
    Arrazoiak badira UGT eta CC.OO eta halakoekin ez joateko. Baina gauza ez da halakoekin joan ala ez joan, baizik Europa mailan dagoen protesta egunara biltzen garen edo ez euskal langileok. Euskal Langileok, ez halako edo bstelako sindikatuok.

    Zuzendu beharko lukete mezua ELAk eta LABek, lehenbait lehen. “Beren jendeari” libreki erabakitzen utzi, hori bederen; eta mobilizazio guztietara deitu… Men egitea da hori? Eta zer hala bada ere? Gehio uste dut: EHBilduk bederen bat egin beharko luke Europan eginiko deialdiarekin.

  • 2. 6. Reitera que el diálogo social y la negociación colectiva son elementos centrales del modelo social europeo. Se opone firmemente a los ataques frontales contra estos derechos, en los niveles nacionales y europeo. El Comité Ejecutivo de la CES llama urgentemente a la aprobación inmediata y a la trasposición de los acuerdos de los interlocutores sociales europeos actualmente en la mesa del Consejo

    Barkatu erderaz jartzeagatik baina hau da CES-ek azaroaren 14ko deialdirako egiten duen komunikatuko parrafo bat.
    (hemen osoa: http://www.slideshare.net/garatxa/ce-121017-18-04-declaracion-14-n-es )
    Horrekin ere ados egon behar naiz europa mailakoa delako? Elkarrizketa soziala? Tira tira, faborez, algodoizko lainoen arteko sindikatuen batasun ideal baten ametsetik jaitsi zaitezte faborez.. Ez izan inuzenteak, 14ko greba orain arte apenas mugitu diren hainbat sindikatuk beraien burua zuritzeko erabili behar dute…
    Eta eurogreba eta ostiyak: portugalgoa urriaren 3an CGTP-k deitu zuen portugalgo UGTren babesik gabe eta 14ko eguna deitzeko erabili diren arrazoiekin bat egin gabe. Noski espainiako CCOOk eta UGTk greba hori beraien aldera eraman dute.
    ITALIA: Cobas sindikatuak bere dinamika propioa jarraituz aurretik deitua zuen 14rako greba orokorra eta CGIL sindikatuak, honen aurrean eta alde batetik erridikulua ez egiteko baina bestetik gobernua ez hasarretzeko, 4 orduko greba deitu zuen.
    Grezia: Greziak ez du 14ra begiratu beharrik, han beraien erritmora doaz eta greba 6an eta 7an egingo dute.
    Belgica: hiztun frantsesen eremuko sindikatu bakrrak deitu du greba, besteek “solidarity actions”
    Frantzin manifak
    Eslobenian 16 eta 17an manifak
    chekian manifak
    Alemanian beharbada solidarity actions..
    eta bai Chipre eta MAltan greba orokorrak.
    Hori da eurogreba bat? Espainiar sindikatuek beraien burua zuritzeko manipulatu duten CES-en mobilizazio bat? BAdakizutelako Toxo jauna CES-eko lehendakaria dela, ezta?
    Ikusi europa mailako greba eguna zer den errealitatean:
    http://www.etuc.org/a/10446
    CCOO eta UGT erditik dabiltzanean azpijokoa dago, ziur!

  • beno, Europa mailako deialdia dela bai, baina inork ez dezan pentsa guztiok euskaldun amorratuok ezik egiten dutenik deialdia.Deialdia CEsek egiten du, bertan hainbat sindikatu daudelarik (CCOO, UGT eta ELA adibidez). LAB FSMn dago. Horrez gain, ondo dago batasun sindikala baina koerentea eta egiazkoa. Ez du balio batasun sindikala aldarrikatzeak eta gero UGT eta CCOO beti euskal sindikalismoa baztertzen saiatzeak etengabean..

  • Azaroak 14ko Europa mailako langile-mobilizazioari bizkar emateko LAB eta ELA aitzakiak baliatzen ari dira.UGT eta CCOO erreferentziatzat hartzeak,hain justu beraiekiko berdintzen ditu.UGT eta CCOOk ez zuten I-26ko greba baztertu borroka antikapitalista ez dutelako lehenesten eta ELA eta LABek horixe bera frogatu dute orain.Aitzakiak dituzte,ez besterik eta “gizarte matxinada”ren mezua tokitan gelditu zaie.Duela “gutxi” egin zela greba…hori da argudio bat borroka planteamendu batetik?CCOO eta UGTri segismoa ez egitea…Aski litzake deialdi,lema,manifestazio,…bereiztuak egitea eta zergatik ez Euskal Herri osoan egitea…Laister Grezian bi eguneko greba orokorra egingo dute,UGT,CCOO eta CESekeona gainditu eta proposatu gehiago!
    Gainera mobilizazio horrek Europar Batasunaren politiken kontrako ezaugarritzea ere badu eta euskal langileriak hortxe egon beharra du beste herrietako langileriarekin batera kapitalismoaren eta inperialsmoaren aurkako borrokan,urte askotan egon den bezala,lehen lerroan!

    • izargorri, UGT eta CCOOrena aspaldi gainditua dago eta CES-ena ere esan beharrik ez dago, hau izan baita horrelako deialdi bat egin duen aurreneko aldia, AURRENEKOA. Ke portzierto uste det ez dezula beraien deialdia irakurri non elkarrizketa soziala oinarrizko elementutzat jartzen duten beraien proposamenean. Hori ez babestea gaizki dagoela uste dezu? Eta lasai, euskal langileriak ziur izango duela aukera, orain arte bezala, egokiak iruditzen zaizkion mobilizazioetan parte hartzeko, ez da agenda faltagatik izango.
      Eta amaituko det esanez, harrigarria egiten zaitela nola jendeari “se le hace el culo pepsi cola” halako sindikatu hori, konzertatzaile, elkarrizketa sozialaren aldeko eta subentzionatuek lehenbizikoz eta bere burua zuritzeko beste helbururik gabe horrelako mobilizazio behartu eta manipulatua antolatu dutela ikusita.

  • mashirovka:badirudi auzi guztia espainiar sindikatu hori horietara eraman nahi duzula;hala ere auziaren marko orokorra ikusi behar zenuke eta horixe ez da sindikatuen arteko lehia klase-borroka baizik.Goazen beraz gauzak kokatzera:kapitalismoaren krisi sistemiko baten aurreran gaude,hori agerikoa da eta klase borrokako indar harremanaren arabera edo langileria eta kapitalisten arteko gatazkan bakoitzak ezrtzen duen indarraren arabera krisialdiak ondorio batzuk edo beste batzuk eragingo ditu antolaketa sozial,ekonimiko eta politikoan.Kapitala ofentsiba neoliberala areagotzeko neurriak aplikatzen ari da bere indar osoz,Europar Batasuna bezalako tresnak baliatuz bere neurriak inposatzeko.Neurri horiek geldiarazten ez badira,sistema kapitalistaren eredu neoliberalaren indartzea nozituko dugu eta sozialki egoera benetan iluna geldituko zaigu.Aldiz,mobilizazioaren bidez borroka planteatu eta sistema bera auzitan ezarriz,eredu berri baten aukera ireki eta indarrak aktibatuz egikaritu dezakegu.Horrek esan nahi du EB bezalako egiturak borrokatzea eta grebak eta bestelako mobilizazioak etengabe bultzatzea ikuspuntu orokor eta iraultzaile batekin,ikuspuntu internazionalista batekin Europako langileriari dagokionez eta noski nazio ikuspuntuarekin Euskal Herriari dagokionez.
    Herriak eta langileok borrokara, Azaroak 14an urrats bat kapitalismoaren eta inperialismoaren aurka!

    • Bai izargorri, ados zurekin erabat, baina ulertu nahi ez didazula susmatzen det… Esaten ari naizelako, 14rako deialdia egin dutenetako batzuk, dexente, arazoaren parte direla, beraiek handitu dutela arazoa, kontzertazioarekin, langileria subentzioen truke salduta, eredu neoliberalari babesa emanez, hizt batetan.
      Eta ez nabil UGT eta CCOO sindikatuetaz soilik, CGIL, Belgikarrak, CGTP… Zer uste duzu direla, sistema auzitan jarri nahi duten erakundeak? Ez al dizut esan ba CES-en grebarako deialdirako dokumentuak elkarrizketa soziala oinarritzat jotzen duela?
      Eta zer da ba elkarrizketa soziala, sistema kapitalistari lasaitasuna ematen dion tresna nagusiena ez bada? (bai espainiar estatuan baita ere europan!)

  • Irailaren 26an greba antolatu ondoren ez zen posible greba hau egitea. Ez dago besterik

  • Herriak ongi azaldu du UGT eta CCOO-en gezurrez eta populismo faltsuaz nazkatuta dagoela. Nork egin du greba gaur Hegoaldean?
    Sindikatu horiek PSOE eraman nahi dute gobernura, berriz ere, hori da euren proiektu bakarra, herritarrez baliatzea, langileez trufatzea beraien interesak atzemateko. Eta beraiek dira PPkoak bezain errudunak gaurko egoera negargarriaz. Plastikozko Iraultza bat ari dira asmatzen herri sufrituaren kontura. LAB-ek eta ELA-k primeran egin dute horien joko ustelean ez sartzen.
    Europako langileekin batera jokatu behar dugu, baina ez sindikatu ustel horiei jokoa eginez.

    • Andoni Lopetegi, “Nork egin du greba Hegoaldean?” diozu. Milaka eta milaka langilek Nafarroan behintzat bai. Zoritxarrez gauzak ez dira beti norberaren gustura izaten eta ez gaitu inora eramango Hegoaldean daukagun benetako soziologia ez ikusi nahi izateak.

    • Nik uste dut greba egin ez dugunok ez dugula egin CCOO edo UGTren ustelkeria edo ez dakit zergatik. Besterik gabe, CCOO edo UGTkoak izan ordez LAB edo ELAkoak direnek horregatik ez diren bezalaxe. Auzia ez dela sindikatu horien sinesgarritasuna edo balizko ustelkeria, baizik eta bakoitzak duen ildo ideologikoa (ez-sindikala, baizik nazionala).

      • Amonamantangorri 2012-11-15 12:41

        Laburtuz: ez dugu grebarik egin, ELA eta LABek grebara deitu ez dutelako.

  • Kateak_Apurtu 2012-11-15 13:15

    Egoera benetan irauli nahi bada, egoera sozio-ekonomikoa eta beste hainbat atal aldatu nahi badira, helburuak argi eduki behar dira. Nortzuk garen eta nora goazen argi eduki beharra dugu. Hau da, gizartea osatzen duten 2 klase nagusien, burgesia eta langileriaren (tarteko egoerak onarturik, burgesia txikia deiturikoa etb.) interesak kontrajarriak direla gogorarazi behar dugu, askotan badirudi ahaztu egiten dugula eta. Laburbilduz, klase kontzientzia berreskuratu behar dugu, helburuak lortu nahi baditugu.

    CCOO eta UGT, sindikatu interklasistak dira, hau da, langileria eta burgesiaren arteko zubilana egiten dute, bi klaseak haserretu ez daitezen. Horretarako, langileriaren benetazko arazoei heldu beharrean, erreformatxo batzuk aldarrikatzen dituzte langileria babestua sentitu dadin eta burgesiari kalte gutxi egin diezaion. Honela, erreformaren bat (burgesiarekin adostua) lortu dezakete eta langileriaretzat garaipen baten gisa salduko dute, langileria konformatu eta lasaitu dadin.

    Greba Europa mailakoa, estatu mailakoa edo dena delako izanari ez diot garrantzia handiegirik ematen. Garrantzitsuena helburua da, grebara deitzeko ildoak. Hauek argiak ez badira, sitema kapitalista kolokan jartzen ez badutenak badira, denbora eta energia galtzerik besterik ez dugu lortuko. Indarrak biltzearekin guztiz ados, baino helburu argi batzuekin ez bada, denbora galtzea da.

    Bestalde, ELA eta LAB-i eutsiz, askok diozue grebara deitu zitekeela mobilizazio eta helburu desberdinekin. Ados nago, eta deituko balitz hala izango litzateke. Baino grebaren irakurketak burgesiak beren aldera egingo lituzke. Hau da, CCOO eta UGT-ren garaipen gisa ospatuko lukete. Badakit ez dugula burgesiak zer pentsatuko duen hala ez begira ibili behar, eta gure bidea egin behar dugula, diotenaren gainetik, hala eta guztiz ere, agian eraginkorragoa izan liteke (eta hala ikusi dute nere ustez LAB eta ELAk) CCOO eta UGT-k deitutako grebak jarraipen eskasa izan duela ikustaraztea. Ez da erraza jakitea eta ikuspuntuaren arabera bata edo bestea erabaki liteke (pasa den greba babestea edo ez), baino batasuna gure artekoak (“gure” honetan, sindikatu klasistez ari naiz, hau da, langileriaren interesak babesten dituztenena, ESK, CNT, UGT… barne hartzen ditudalarik) izan behar du, ez CCOO eta UGT-ren deialdiak babesteak.