EiTB eta Sortu: trataera profesional baten eske
Gutuna oso argi eta laburra da. Eta bertan dio, Sorturen legeztatzearen inguruko “gertaera, ahots eta iritziak ezkutatu edo gutxiesteko saiakera oro zentsura edo manipulazioa” baino ez direla: “EITB-ren zuzendaritzari eskatzen diogu informazioaren trataeran irizpide profesionalak baino ez ditzala erabili, EITB-ren Sorrera Legean (2.eta 3.artikuluak) zein aldarrikatzen dugun Estatutu Profesionalean jasota dagoen bezala (Sarrera, eta 9, 10, 11, 12, 13 eta 14.artikuluak). Era berean, EITBko zuzendaritzari eskatzen diogu aztertu dezala gertaeren garrantzia eta zenbaiteranoko oihartzuna izango duten, albisteei neurriko zabaltasun eta sakontasuna emateko.”
Hausnarketa hauek, erredakzio kontseiluek EiTBko komunikabideetan agertzen diren informazio guztietarako balio duela dio oharrak.
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Juancar Etxeberria. Juancar Etxeberria said: RT @zuzeu: EiTB eta Sortu: trataera profesional baten eske: https://zuzeu.eus/?p=21433 […]
Informazio oso interesgarria, benetan. Euskal Komunikabide Publikoak izan behar du ardura egungo momentu politikoan bere rola jokatzeko.
Nahikoa da SER irratian, EL PAÍS egunkarian, GARAn, BERRIAn eta nazioarteko hedabideetan bilatu beharra informazio aberatsena eta berriena.
Noizko egoerari buruzko erreportajeak? Pluja Seca Nazioarteko Bitertekaritzari buruzko dokumentala Catalunyan, eta hemen? Esklusibaren bat? Ez dira gai Arnaldo Otegirekin elkarrizketa idatzia egiteko? Alderdi guztien arteko eztabaidak? Noizko?