EiTB eta Sortu: trataera profesional baten eske

Gutuna oso argi eta laburra da. Eta bertan dio, Sorturen legeztatzearen inguruko “gertaera, ahots eta iritziak ezkutatu edo gutxiesteko saiakera oro zentsura edo manipulazioa” baino ez direla: “EITB-ren zuzendaritzari eskatzen diogu informazioaren trataeran irizpide profesionalak baino ez ditzala erabili, EITB-ren Sorrera Legean (2.eta 3.artikuluak) zein aldarrikatzen dugun Estatutu Profesionalean jasota dagoen bezala (Sarrera, eta 9, 10, 11, 12, 13 eta 14.artikuluak). Era berean, EITBko zuzendaritzari eskatzen diogu aztertu dezala gertaeren garrantzia eta zenbaiteranoko oihartzuna izango duten, albisteei neurriko zabaltasun eta sakontasuna emateko.”

Hausnarketa hauek, erredakzio kontseiluek EiTBko komunikabideetan agertzen diren informazio guztietarako balio duela dio oharrak.

Erredakzio kontseiluen eskaria EiTBren zuzendaritzari Sorturen trataera informatiboaz

Irudia | Erredakzio kontseiluen eskaria EiTBren zuzendaritzari Sorturen trataera informatiboaz | Ezezaguna | LGPL

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

2 pentsamendu “EiTB eta Sortu: trataera profesional baten eske”-ri buruz