EiTB eta Sortu: PPren presioak

 Urquijok Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu eta EiTBko arduradun gorenari  erredakzio kontseiluak igorritako gutunari buruzko balorazioa eskatuko dio Legebiltzarrean, esan du, gainera, “onartezina” dela “behin behineko erredakzio kontseiluak sinaturiko idatzia, ez baitakigu nola izan den aukeratua”. Eta presioak salatu ditu.

Gutunaren sinatzaileak, besteak beste, ez zioten ondo irizten “EITB-ren informazio ildoa oztopatu eta baldintzatzeari, bere independentziari kalte egiten diolako”. Bestetik, Sortu alderdi berriari zer nolako tratamendu informatiboa emango zaion ebazteko otsailaren 28an egingo den bileran, EITB-ren zuzendaritzari, “informazioaren trataeran irizpide profesionalak baino ez ditzala erabili” eskatzen zitzaion.

Gutun horren atzean, “terrorismoa deslegitimatzeko lana zailtzeko nahia” dagoela esan du Urquijok, “EiTBren etapa berriko  lehentasuna dela erakusten duen apustua da terrorismoa deslegitimatzea”.

EiTB

Irudia | EiTB | EiTB | LGPL
legeztatzea, PP, sortu

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude