Totorika: "Pilotak dena eman dit eta guztia kendu dit; pilotagatik naiz naizen modukoa"

Anboto astekarian elkarrizketa egin diogu Aitor Totorikari. Hemendik aurrera egingo duena azaldu digu, baina baita Master Jai enpresan lotuta utzi duenaz ere.

Enpresari ereduaz: “Egungo enpresariak, ostera, enpresari hutsak izatera mugatzen dira. Diruagatik eta audientziagatik bakarrik mugitzen dira; oso hartu-eman txikia daukate pilotariekin, eta niri, berriz, hori da gehien gustatu zaidana beti. Arlo honetan asko aldatu da pilota, eta pertsonalki, gurago dut lehengo pilota.”

Master Jairen eskuzko koadro berriaz: “Guztira, 22 pilotari inguruko zerrenda bat dugu. Hitzarturik ditugu, besteak beste, Urberuaga, Koka, Rober Uriarte, Asier Berasaluze? Beste 6-8 ditugu hitzarturik, baina kontratua indarrean daukatenez ezin dut aurreratu nortzuk diren. Profil ezberdina betetzen duten jokalariak egongo dira. Master Jaik talde garrantzitsua izango duela aurreratu dezaket.”

Pilota, beretzako zer den: “Dena. Dena eman dit, eta guztia kendu dit. Pilotagatik naiz naizen modukoa. Jende ona eta txarra ezagutu dut pilotari eskerrak. Jokalari jardun nuen urteekin geratzen naiz batez ere, eta ezagutu ditudan lagun guztiekin. Momentu txarrak ere pasatu ditudan arren, une onekin gogoratuko naiz.”

 

Elkarrizketa osoa

Aitor Totorika durangarra Filipinetan hasiko du etapa berri bat.

Irudia | Aitor Totorika durangarra Filipinetan hasiko du etapa berri bat. | Anboto | Creative Commons By SA
aitor totorika, master jai, totorika, zesta
Joseba Derteano

AbadiƱon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude