EAJk (26) lau eserlekuko aldea aterako dio EH Bilduri, Aztikerren inkestaren arabera

Hauteskunde kanpainaren hasierakin batera Gara egunkariak eta Naiz agerkari digitalak balizko emaitzen inkesta argitaratu dute, Aztiker etxeak egina. Hemendik aurrera, egunero argitaratuko dute inkesta berri bat, boto bilakaera agerian uzteko moduan. Lehenbiziko estimazio hauek diotenez, EAJk irabaziko ditu hauteskundeak 26 ordezkari lortuta. EH Bilduk lau gutxiago lortuko ditu, 22. PSE izango da hurrena 14 eserlekurekin eta PP laugarren 11 legebiltzarkiderekin. Ezker Anitzak bi lortuko lituzke.

Aztiker inkesta (2012/10/5)- Jatorrizko datuak

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

14 pentsamendu “EAJk (26) lau eserlekuko aldea aterako dio EH Bilduri, Aztikerren inkestaren arabera”-ri buruz

  • Sinesgaitza egiten zait Arabako distantzia EAJ eta EH Bilduren artean. Udal hauteskundeetan Araban Bildu eta Aralarren botuak biak batera zenbatuta EAJrenak beste ziren.

    • Ba ez, ez da oso sinesgarria, baina ez horregatik soilik: ez da sinesgarria PP hirugarren indarra izatea Araban. Duela urtebete Arabako aldundirako emaitzak gogoratu nahi nituzte:
      PP 16
      PNV 13
      EA-ALTERNATIVA 11
      PSE 9
      EB 2

  • Bestalde, Bizkaia Gipuzkoa baino “abertzaleagoa” izatea ere…

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-06 17:40

    Espainaik: 75 eserleku, irabazlea!

  • 28+24+13+10=Ibarretxeren plana

    • Alazne+infanzoia+Iñaki+Fermin= Iparlaren abanguardia eta erretaguardia iraultzailea

  • 28+24+13+10= Asimilazioa

  • Iparlako trollek Euskal Herria salbatko dute, baina ezin dute euskal herria salbatu, denok asimilatuak garelako, traidoreak.

  • Iñaki Larrañaga 2012-10-07 00:30

    Obanoseko infanzoia eta iruzkinetako jarraitzaileak: troll hutsak zarete. Zuen helburua dena delakoa izanda ere oso gaizki ari zarete. Bi aukera ditugu. Nahiago nukeena, inor zuen probokazioetan erortzen ez delako trolleatzeari uztea, eta, nahi ez nukeena, ezer onik ez dakarten iruzkinak ezabatzea. Guztion esku dago.

  • Iñaki, besteak bezala, botoak zenbatzen ari ginen

  • Aupa!

    Inkesta eguneratuta EH Bilduk bi gehiago lituzke.

    Niri atentzioa ematen dit Arabako datuak: uste dut herrialde horretan zaila dagoela aurreikuspena, oso boto gutxiren baitan dantzatzen baitira eserlekuak. Halere, PSE-EE hobeto ikusten nuen. Oro har, harrituta nago sozialisten emaitzekin, eta EAJ-EH Bilduren arteko aldea horrek arrazoitzen nuelakoan nago, alegia, PSE izaten ari den emaitza txarra EAJ ari da elikatzen (bototan, nahiz eserlekutan). Horregatik izango da batailla oso gogorra bien artean, PSEk kosta ahala kosta EAJra doazkion boto-emaileei eutsi nahi baitie. EH Bilduren garaipenerako aukerak, hain zuzen, eta paradoxikoki, PSEk EAJrekin duen lehia horretan terrenoa errekuperatzetik etorriko dira.

    Oharra: Zorionak Iñaki trollei aurre egiteko aukera egiteagatik, azkenaldian Zuzeuren lan serioa zirko bihurtu nahian zebiltzan eta!