Jaurlaritzak Hizkuntza-aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen urteko batzarrean parte hartu du

NPLD urteko batzarra

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendi buru dela, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat Hizkuntza-aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen (NPLD) urteko batzarrean parte hartu du aste honetan, Korsikan. Lurdes Auzmendik euskararen berreskurapenerako hizkuntza politikaz emandako hitzaldiarekin eman zitzaion hasiera batzarrari. Besteak beste 2013-2015erako lan programa osoa aztertu eta onartu da batzarrean, Europako eremu urriko hizkuntzen aitorpen eta garapenean lanean jarraitzeko. Hizkuntza-aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen (NPLD) helburua EBeko eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzak ekimen, ekintza eta proiektu komunekin sustatzea dela.
NPLD Urteko Batzarra-OnA

(INFORMAZIOAREN LEIHOAren albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.