Desagertzeko arriskuan dauden euskal abizenak!
Desagertzeko arriskuan dauden euskal abizenak! –
Animalia espezie ugari desagertzeko arriskuan daude: hartza, azeria, tigrea… Beno, ba, gurean, euskaldunak murrizten ari gara. Batez ere euskaldun peto-peto horiek. Gehiago dira hiltzen direnak jaiotzen direnak baino. Badira urte batzuk horrela dela. Historian lehen aldiz, inolako gerra edo izurrite/gaixotasunik gabe. Arrazoia? Emakume bakoitzak ume bat bakarrik du, batez beste.
Abizen batek 15 pertsonak baino ez badute, horietatik ugaltzeko aukera dutenak normalean 1/3 bat izaten da (5). Horietatik erdia emakumeak dira batez beste (2,5) eta hauek normalean ez diote euren abizena jartzen lehen postuan seme-alabei.
.
Abizenak
Fenomeno hau aztertzeko, abizenak hartuko ditugu oinarri. Ordu askotako lanaren ondoren, hona hemen 2019ko urtarrilean, desagertzeko arrisku handiena duten 150 abizen.
Hemen bildutakoak euskal kutsu garbia dutenak dira. Izan ere, hemen dagoen zerrendan, “Euskal abizenak, gure hizkuntzaren lekuko” artikuluan azaldutako abizen mota dago, hau da, hitz elkarketatik ateratakoak. Hala, kolorez ezberdintzen dira hurrengoak:
- Hitz arruntak: bide, ola, mendi, baso, etxe, aran, eliza…
- Adjektiboak/Adberbioak: zabal, garai, ondo, ona, goien, (h)andi, gutxi, luzea…
- Atzizkiak: –aga, –eta, –ti…
Bestelakoak (adibidez: Sangroniz, Busturia, Ansoain…) ez daude bilduta. Horrelakoak, zailagoak dira euskal jatorria duten edo ez ikustea, nahiz eta abizen hori dutenen bizitokia ikusita, batzuk EHkoak direla nahiko argi ikusten den. Hortaz, arriskuan dauden beste hainbat abizen ere zerrenda honetan sar litezke. Edonola ere, iradokizunik baduzu, proposatu mesedez.
DESAGERTZEKO ZORIAN <15 PERTSONA BAINO GUTXIAGO |
DESAGERTZEKO ARRISKU HANDIA <50 PERTSONA BAINO GUTXIAGO |
DESAGERTZEKO ARRISKUA
<250 PERTSONA BAINO GUTXIAGO |
Aizarnazabal 7 Algarabide 11 Alzogaray 0 (8, bigarren abizen) Arangoitia 6 Arraga 8 Arizola 5 Arizona 9 Ayerregaray 6 Barazabal 9 Basogain 0 (12) Basogaray 8 Bidegaray 14 Burumendi 0 (8) Calamendi 0 (8) Dolagaray 14 Dolaraga 8 Echezar 0 (8) Elizagoien 6 Erriondo 7 Escarmendi 8 Gipuzkoan denak. Garbe 12 Garizabal 7 Gastanbide 0 (8) Gezalaga 10 Goimendi 6 Goroskieta 10 Ibaieta 8 Ibaiondo 8 Idarramendi 0 (9) Igarabide 7 Ilarraga 0 (9, 2. abizenarekin) Irigoiti 0 (6) Iturburuaga 14 Iturripea 8 Landarte 0 (10) Larrasolo 8 Larregain 6 Lastagaray 10 Laurnagaray 14 Lecuberria 8 Lizargarate 7 Mendiaratz 6 Mendibaso 0 (6) Mendiolabeitia 0 (13) Mendirichaga 7 Mingolarra 5 Mintegiaga 14 Ortubai 6 Sagarmendi 13 Sagastiberri 9 Urdaibai 9 Urizabal 6 Urmendia 8 Nafarroan Urrusolo 10 Uberetagoena 12 Zabalgoitia 5 Zearsolo 0 (15) Zigorraga 6 |
Alargunsoro 30 Aldekoetxea 22 (Aldekoetxea 16+Aldecoechea 6) Arizeta 19 Arizpeleta 46 Arrambide 30 Artegui 20 Basaran 39 Basozabal 46 Bidasolo 30 Echeondo 15 Elizagarate 30 Elizeche 12 (Elizeche12+Elizetxe 0 (7) ) Esnarrizaga 23 Etxegibel 45 (Etxebigel 33+Echegibel 12 Etxezortu 26 (Etxezortu+7 Echezortu 19) Ezkiaga 20 Garaiburu 27 Garaigorta 35 (Garaigorta+35 Garaygorta 0 (7) Iriazabal 43 Irizabal 94 Irueta 44 Irungarai 42 (Irungarai 9+ Irungaray 33) Irurozki 17 Iturgoyen 22 Landibar 20 Larbide 21 Larrasoain 29 Larregui 42 Laurnaga 20 Leizegi 26 (Leizegi 11+Leizegui 15) Lizariturri 33 Mendiberri 34 Mendiluze 59 Olaondo 16 Ondarzabal 15 Ondozabal 22 Organbide 39 Organbide 0 (6) + Orgambide 39 Oromendia 37 (EHtik kanpo) Ozkorta 18 (Ozkorta 13+ Ozcorta 5) Portuburu 28 Salbide 37 Torregarai 36 Torregarai 0 (10)+Torregaray 36 Urazurrutia 24 Urkizar 17 Zabalaga 16 Zabaljauregi 19 Zelaiaran 10+10 Zuazobide 21 |
Adarraga 106 Aranaga 190 Aranburuzabala 120 (Aranburuzabal 25+Aramburuzabala 95) Aransolo 93 Arizabaleta 66 Arizpe 60 Arriandiaga 53 Azkoaga 93 Basaguren 95 Bediaga 93 Belamendia 132 Bidezabal 32 Bordagarai 12+ Bordagaray 84 Egimendia 17 Eguimendia 49 Egurbide 121 Elgorriaga 119 Elizagaray 83 (Elizgaray 76 + Elizagarai 7) Elizaran 77 Errekondo 15 Recondo 251 Estenaga 111 Etxebarrieta 228 (Echebarrieta 194+Etxebarrieta 34) Etxepeteleku 52 (Etxepeteleku 20+Echepetelecu 32) Goienaga 45 Gorostiola 88 Ibarburu 178 Ibargutxi 174 Ibarluzea 412 Intxaurrondo 147 (Intxaurrondo 69+Inchaurrondo78) Irulegi (Irulegi 65+Irulegui 114)+Iroulegui (datu gabe) Jaureguiberri 31 (Jaureguiberri 11+Jaureguiberry 20) Kapanaga 67 (Kapanaga 14+Capanaga53) Larrabide 141 Larran 149 Larrumbide 55 Lizarrondo 79 Lombide 131 (Lombide95 + Lonbide 36) Mallagaray 99+ Mallagarai 0 (7) Muruzabal 480 Mutiozabal 68 Olartecoechea 55 (Olartecoechea 25+Olartekoetxea 30) Pagonabarraga 62 Soloaga 64 Ugartetxe Ugartetxe 51+Ugarteche36 Ugartetxea (Ugartetxea79 +Ugartechea 45) |
Taula hau osatzeko INEren datu base honetan oinarritu naiz (bertan, abizen jakin bat zenbat pertsonak duten ikusi ahal da). Kontsultarik egin nahi baduzu, begiratu bertan. Jakina, badira kanpoan geratu direnak, Iparraldeko eta munduan zehar daudenak ez baitaude kontabilizatuak. Hau da, diasporari esker, badira abizenak mundu mailan biziarazteko itxaropen txiki dutenak. Espainiar Estatutik kanpo daudenen artean abizenak ikertu nahi badituzu, webgune hau duzu.
.
Konponbideak
Zeintzuk dira abizena bizirauteko dauden konponbideak? Kontzientziazioa. Gure abizenak, gure hizkuntzaren lekuko dira. Horiek bizirik manten daitezen gogoa eta grina behar dugu. Edonola ere, hauek dira proposamen batzuk:
- Abizenen ordena aldatu. Arriskuan dagoen abizen bat baduzu bigarren postuan (zure amarena zelako), lehen postura pasatu.
- Emakumeak arriskuan dagoen abizena badu, bere seme-alabei lehen postuan jarri, aitarenarena jarri ordez.
- Jaiotza tasa handitu. Seme-alaba gehiago eduki.
Abizen hauetako bat duen norbait ezagutzen baduzu (edo arriskuan dagoen beste abizenen bat duen norbait ezagutzen baduzu), azaldu arazoa. Partekatu, konpartitu!
Beste nonbait idatzi izan dudan moduan, edo demografia serio hartzen hasten gara edo herri gisa pikutara goaz
“Intxaurburu” arriskuan dagoen beste abizen bat.
Mila esker, Leti. Bai, arrazoi duzu. INEren aplikazioan 7 “Inchaurburu” ageri dira eta beste 7, bigarren abizen moduan (TX-ekin ez da bat ere ageri). Beraz, desagertzear dagoen beste bat, zoritxarrez.
Maketoak eta euren abizenak plaga bat dira. Goiko aholkuez gain beste bat: euskal abizenak dituen bikotea hautatu.
Grafiko horretan Euskal Herriari dagokion datua erabat kezkagarria da. Bestalde, Amestoy (Ametza), Haristoy (Haritza), Sagardoy (Sagarrondo?) eta antzeko abizenetan azken toy/doy buruzko informaziorik al duzu?
4 belaunaldietara oraindik ere gizonezkoen abizenak jartzen jarraituko dugu? eta aita-ama familiekin?
Emakume batzuok geurea jartzeko hautua egin dugu eta familiak aldatu direnaren aldagarria ere ahaztu zaizue.
Hego-ri: Iruditzen zait “-toi/doi” atzizkia (edo “-toy/doy” erdarazko grafiaz) euskarazko “-tegi/degi” atzizkiaren aldaera dela.
Hala, zuk jarritako adibideetan, “Ameztoi, Hariztoi eta Sagardoi” abizenak “Ameztegi, Hariztegi eta Sagardegi” abizenen aldaerak lirateke.
Agian, -ti, -di atzizkien aldaerak dira: Amezti, Arizti, Sagardi/Sagasti…
Berez, 3 horiek abizen bezala existitzen dira (“Amesti” bakarrik S-rekin).
Ametz, Haritz eta Sagardi/Sagasti, denak dira zuhaitz motak. Ez da kasualitatea. Beste hainbat abizen, zuhaitzetan oinarrituak daude eta -ti/-di atzizkiekin konbinatzen dira:
Gorosti, Lizardi, Pagadi…
Nik Rojo dut abizena, eta euskaldun peto-petoa sentitzen naiz, euskarak egiten gaitu euskaldun, ez abizenak.
Ez dut zalantzarik euskaldun petoa zarenik baina ez duzu ukatuko euskal abizenak poliki-poliki desagertuko direnik, ez?! Ez duzu ukatuko hemen euskal etnia bat dagoenik, ez?! Eta nik Rojo abizena banu, ondo irudituko litzaizkidake abizenak ez galtzearren hartu beharreko neurriak. Eta zergatik ez, galzorian dauden abizen horietako bat neure egin, eta posible ez bada, legea aldatu beharko litzateke posible egiteko. Ala ez? Eta euskal etniak genotipo berezi batek bereizten duela esango balute zientzialariek eta nik genotipo hori izango ez banu, ez nintzateke geloskor egi horren aurka altsako. Aitzitik arro egongo nintzateke eta genotipo hori babesten saiatuko nintzateke. Arraza berezietako txakurrak normaltasun osoz bereizten diren bezala. Non dago arazoa? Edo edozerekin geloskor jarri behar gara?
Euskaldun bat: etnia bat zer den ikasi mesedez arrazarekin nahastu baino lehen. Etnia bateko kidetza edo sarrera ez du jaiotzak arrazak markatzen, baizik eta faktore objektibo (hizkuntza, kultura, bizitokia, familia, ohiturak…) eta subjektibo (borondatea, gogoa, sentimendua, sinismenak…) multzo batek. Hemen, Kongon eta Japonian berdin. Beraz, Rojo bat berdin izan daiteke Pagadoi bat bezainbeste euskal etniako kide. Eta berdin Salam bat. Etnia zer den ikasi eta gero hitz egin euskaldunak “euskal etniatik” egotzi baino lehen.
Castorene 7 bakarriki Iparraldean
Hegoaldean?
Ameriketan ehunka Castorena
Sentitzen dut baina ez naiz eztabaida zentzugabeetan hasiko. Lehen 16 abizenak hartzen baditut 2 ditut euskaldunak, 6.a eta 14.a, eta horrekin erantzuten dur nire euskal abizeneekiko kezka guztia. Genotipoari buruz, esan eta frogatzen duten egunean erantzungo dizut.
Jonzumarrekin guztiz ados.
Jonzumar eta Fernando, badakit etnia zer den baina idazterakoan “euskal arraza” edo antzeko zerbait idatzi izan banu ZUZEU guztia gainera eroriko zitzaidala pentsatu dut eta horregatik idatzi dut “etnia”. Nahi baduzue, euskal tribua, antzina-antzinatik lurralde honetan bizi den jende multzoa, edo deituko diogu. Arraza hitza tabua da. Orain dela urte batzuk albistea izan zen Baztaneko biztanleen dna neolitikotik aldaerarik gabe zetorrena zela, oso isolatuta egon den bailara bat izanik eta abar luze bat. Euskaldunen (nahi baduzue, baskoien) muina bezala identifikatzen zuten. Ni ez naiz Baztanekoa eta horregatik ez nintzen asaldatuta jarri, euskalduna ez ote naizen pentsatuz. Aldiz, gustoko albistea izan nuen, Baztaneko jendea neolitikotik gertu-gertu zeuden, ze polita! Ez dakit 14.abizena zein dudan eta ez dut interes berezirik jakiteko. Baina benetan eh! Umeak ematen duzue! Gaztea nintzenean ere entzuten nituen RH gora eta behera txantxak. Nik orduan ez nekien zer RH nuen (eta egia esan orain ere ez dakit ez hori ezta A, B edo zer dudan ere), baina eta zer? Azterketa zientifiko batek esango balu halako RHa dela baskoien berezkoa haregatik eta honegatik, ez nuke horregatik txantxarik egingo eta iseka eta tontakeriatan ibiliko. Erromatarrak hona etorri eta mapa egin zutenean ere Nafarroako lurraldean jarri izendatu zituzten baskoiak. Besteak barduloak etab ginen, eta zer? Ni Norbegiara joanez gero, agerikoa da haien genotipo bera ez dudala eta ez da inor horregatik asaldatzen. Zer gertatzen da? Begibistakoa den bitartean ez dagoela arazorik onartzeko baina hala ez bada, nahiz eta zientzialariek esan, azkurea sortzen duela? Hemen arazoa da, DNA izan edo bestea izan, RH izan edo ez izan, kulturalki beste talde batekoak direnak euskal kultura, etnia, tribua, arraza edo nahi duzuen hori handik eta hemendik erasotzen duela, ez duela nahi ikusi ez onartu, talde txiki honetan ezberdintasunak badaudela. Eta horrela, erosionatu eta erosionatu, poliki-poliki desgastatzen dihardu desagertuarazi arte. Agian zuek ere horretan al zabiltzate? Hala bada, arazoa zuena da eta ez azterketa egin duen zientzialariarena. Zerbaitek azkurea eragiten dizue?
Neu umea? Neu asaldatu? Neu ere horretan nabilela? Jesuuuus motel, iruitzen zaidak arazotxoa duala jjajjjaj… Neuk esan dudan gauza bakarra da abizenarenak ez nauela batere kezkatzen (eta berresten diat), hortik harago kontatzen dituanak… phire kontuak.
*eta genotipoarena frogatzen den egunean neure iritzia emango dudala. Eutsiok horri eta ez hadi “asaldatu” je je.
Fernando, hemen duzu Interneten aurkitu dudana, orain dela urte batzutako albistea da:
https://www.google.com/amp/s/amp.diariodenavarra.es/noticias/navarra/zona_norte_occidental/un_estudio_genetico_situa_baztan_linajes_000_anos_antiguedad_65639_1009.html
Ziur nago albiste honekin ere bazterretan esamesak sortuko zirela. Baina egia esan ez dago zientzialaria izan beharrik. Hartu Europako mapa, kokatu Euskal Herria, inorekin zerikusirik ez duen.hizkuntza hor zoko batean. Ez dago zientzialaria izan beharrik konturatzeko txoko horretan hizkuntza guztiz desbersin bat badago, milaka urtetan ingurukoekin asko nahastu gabe mantendu den gizatalde bat egon delako izan behar duela derrigorrez, bestela esango didazu nola demontre egiten den hori. Eta isolamenduan egon den gizatalde bat izanik, ba normala dela genetikoki edo zerbait ezberdina egoteko motiboak soberan daudela. Edo ez? Euskara ez zela alegia mantendu Jainkoaren graziaz. Baina badirudi, horrelako gauzek ezinegona sortzen dutela, nolabait horrelako gauza baten aurrean “hau deseroso sentitu daiteke” eta hobe horrelako gauzez ez hitz egitea eta hitz egiten bada, gehienez ere txantxa moduan eta “oye! Neolitico, ven aqui!” eta antzeko txorakeriak. Abizenekin ere hobe ez sartzea, gero liskarrak sor daitezkeela eta badakizu, hobe kezkak ez agertzea eta hitz egin behar bada gwhienez ere komiko formatuan, “ocho apellidos vascos'” etab. Erosioa handik, erosioa hemendik, hemen kezka guztiak apetsugatu behar dituena beti pertsona berak.
ZUZEUn gertatzen den gauza kurioso bat honako hau da: norbaitek zerbait idazten du zukaz, erantzuten diozu, ez zaio asko gustatu edo erasotua sentitzen da eta orduan hikaz erantzuten dizu. Askotan gertatu zait. Ni, zukaz hasten banaiz zukaz amaitzen dut, ez dut aldatzen. Ez dakit aldaketa horren atzean zer azalpen dagoen. Baina dena den, hikaz hitz egiten dutenak asko miresten ditut eta balio handi ematen diot.
Esan bezala, ez dut eztabaida luze eta antzuetan erori nahi beraz, oso gainetik irakurri dudan lehen testua ez dut erantzungo ere (gainer asko desbideratu duzu abizenaren asuntoa, gero eta gehiago).
Bigarrenaren inguruan, berriz, erasotua sentitu naizela edo ez zaidala gustatu zure irakurketak dira, esan bezala ez baitit inolako kezkarik sortzen eta sinetsidazu umore onean erantzuten dudala. “Zu” edo eta “Hi” erabiltzearen inguruan, besterik gabe, asko pentsatu gabe, zuk egiten duzun moduan gehiegi sakondu gabe, hitanoa erabiltzen dudalako nire egunerokotasunean horixe atera zait. Ez dakit zer gertatzen den Zuzeun edo eta ohikoa den ala ez hori gertatzea… bada, kasu horretan kasualitate hutsa izan da. Ohituragatik egin dut (orain zuka apropos erabili dut badaezpada ere). Ez diot buelta gehigorik eman horrelako analisi sakona egiteko. Eta portzierto nire benetako izen-abizenez sinatzen ari naiz, anonimatoan ezkutatu gabe. Horrela akusazioak egitea oso oso erraza baita. Baina neu ere euskalduna naiz abizena espainola izan arren.
Fernando, Fernando Rojo erabili dituzu. Aitor Zaldua idatzi bazenu ere niri bost axola. Eta Fernando idatzi duzu eta nik sinesten dut hori izango dela zure benetako izena baina lasai asko idatzi zenezakeen Fernando izen faltsu bezala, eta zer? Nik “euskaldun bat” ordez “Iñigo Cruz” idazten badut, zerbait aldatzen da? Zuk sinestu egingo duzu hori nire izena dela eta orduan zer, iritziak pisu gehiago du? Zuk hautatu duzu izen hori erabiltzea, oso ondo dago, beraz ez daukazu besteen izenekin sartu beharrik, eman iritzia eta kito. Eta noski, ZUZEUn iritzia idazteko lehenbizi azterketa sakon bat, gero neure ingurukoen artean eztabaidatu eta azkenean idatzi egin behar badut… ba ez, baina ez nik eta ez nire aurkakoa pentsatzen duena. Hor ere ZUZEUn beti berdina gertatzen da: gustokoa ez denean etab, ba anonimotasunaren kontuarekin hasten da jendea… hori, zuzenean ezabatzen ez badizute. Baina beno, nik uste ZUZEU apur bat hobetu dela, orain iritziak ez dituzte lehen bezain erraz ezabatzen. Gogoan dut ZUZEUko batek behin iritzia ezabatu zidanean haserretuta idatzi zuela eskuinekoek iritziak emateko nahi adina leku bazituztela esanez. Zein erraz sailkatzen den jendea. Zelako maila ZUZEUkoena!! Qué nivel! Beraz, leku bakoitzean dagokion maila, Fernando.
Abanzabalegui abizena ere desagertzeko zorian gaude. Gipuzkoan 12 dira lehenengo abizena dutenak eta Bizkaian 0 pertsona agertzen dira, baina datu hori txarto egon behar da; izan ere, nire familian 8 edo egongo baikera. Argi dagoena da desagertzekoa dela abanzabalegui abizena.
Amaia: kontuan eduki Abanzalegui edo Abanzalegi bilatzeak emaitza ezberdinak ematen dituela. Bilaketa egin dut eta emaitza hauek eman ditu:
Abanzalegui: 18
Abanzalegi: 13 (Bizkaian 5)
Edonola ere, arrazoi duzu, desagertzear dagoen abizena da. Seme-alabarik baduzu? Agian aldaketaren bat egin ahal duzu.
Arabar abizen bikoitzak ez dira euskaldunak?
Pilo bat daude arriskuan eta ez dituzue aipatzen. Gainera askok galdu egin dute ezaugarri hori, adibidez Fernandez de Retana zenak Retana edo Fernandez galdu dituzten adibide asko daude.
Joseba: artikulua patxadaz irakurtzen baduzu, ikusiko duzu hori dagoeneko azalduta dagoela. Zuk esan bezala, abizen guztiak ez dira jarri.
Arabakoak patronimiko+de+toponimiko formula erabiltzen dute. Ezaugarri hori Arabakoa da eta erabat bereizgarria. Nik 3.000 abizen inguru aztertu ditut, baina zerrenda mugatu behar izan dut.
Artikuluan eskatzen da zuen iradokizunak planteatzea. Beraz, ongi etorria hori ere!
Zamorako (edo Espainiako ez dakit nongo) maketoen kontra asko da esan Euskal Herrian eta esaten, ezer ere ez Marokoko maketoen kontra. Plaga handiagoa horiek.
xakht, gaur-gaurkoz, euskaldunoi kalte gehien (diferentzi handiz) egin digutenak (eta egiten ari direnak etengabe) espainiar etorkinak dira. Kolono bezala konportatzen den ororen aurka nago, izan musulman edo izan animista, baina alde handiz bereizten da hemen kalte gehien egin duena. Eta okerrena da, beti esaten den “nola liteke XXI. mendean oraindik horrela?” hori, ba horrela dela eta horrela jarraitzen duela izaten. Ez zaiela kolono izaera desagertzen! Badela garaia politikariren batek esateko Euskal Herrian euskara derrigorrez jakin behar dela, eta hala ez bada lanpostu bakar bat ere ezingo dutela hartu! Noiz sartu behar zaie kaskezurrean! 40 urte pasa dira, baina bere horretan jarraitzen dute.
Diskriminazioa dela eta, politikariek enpresa pribatuetan ezin dute horrelakorik ezarri (ez dute ezta enpresa publikoetan ezartzea lortzen), aldaketa gauzatu behar dugunok euskaldun militante aktiboak izan behar gara. Nola? Ba euskara erabiltzeko aukera dugun tokietan soilik kontsumituz, euskara gutxietsia den lekuetan kexa masiboak bidaliz (euskara erabiltzeagatik erantzun iraingarriak jasotako lekuetan, itzulpen kaxkarrak edo euskararen erabilera okerra erabiltzen duten negozioetan…), enpresa badugu EGA eskatuz eta euskara lan-hizkuntza ezarriz eta abar.
Horretarako lobby bat sortu behar da, jendea bilduz eta erreferente izango den salaketak plazaratzeko webgune/app bat sortuz (TripAdvisor eta antzeko webguneen moduan baina euskararen erabileraren ikuspuntutik). Euskal gizartearen presioa nabaritu behar dute, bestela betiko eran jarraituko dugu.
Usubiaga, Usobiaga, Urzuriaga eta Usabiaga. Ez dakigu nondik datozen. Baina gutxi gaude. Gorlizen lur sail bat dago Urzuriaga izenarekin.
Beste bide bat badago, baina seguru asko Kodigo Zibila ukitzea eskatuko luke: Duela 300 urte arte egin ohi zena errekuperatzea, eta usadio patrilinearra albo batera utzita, leku izenez osatzea deiturak. Arazorik gabe izan ditugu Etxeberria eta Aranburu deiturekiko ijitoak gure artean. Estatu Batuetako beltzek Johnsson eta Whitacker bezalako deitura anglo-saxoiak dituzte, ez Ndong edo Affwé bezalako afrikarrak. Zergatik ez ate hori zabaldu? Galtzeko arriskuan dauden deiturak salbatu ezezik, aspaldiko arrazakeria arrastoak saihesteko lagungarria litzateke eta euskal usadio zahar ez-patrilinearra berreskuratuko genuke.
Munita, Zalakain eta Aginagalde ere, desagertzeko arriskuan oker ez banago.
Mila esker Olatz!
Munita: 36 (ia guztiak Gipuzkoa eta Nafarroan + Bartzelona)
Zalakain: 74, Zalacain: 251
Aginagalde: 92, Aguinagalde: 306
Denek akigun bezala, abizenak, egia erraiteko, etxe izenak ziren bainan orai ezin dugu atzera egin.
Aldiz Hartxuagak errandakoaren haritik, zergaitik ez erabili etxe zaharren izenak? oraindik daudenak edo sustut orai desagertuak direnak?.
Nahikoa eta gehiago ere badago eskuragarri uldaletxe guzien erregistroetan.
Bainan Dupont bati abizenez aldatzea ez ote da gehiegi galdegitea ?
Abizena ez ote patrimoniala?
Bada beharbada nahi luketeneetzat beste soluzio bat ez hain mingarria; Zergatik ez, Zubieta?
Abizenen problema bat badago bainan erraz konpon liteke eskua izanez geroz.
Problema haundiagoa eta konplikatuagoa ikusten dut gure ondare etno-kulturala denei transmititzeko.
Herri aske batean jadanik zaila bada, zapaldu batean imigrazioa handiegia denean einezkoa da.,
.
Fernando, ez hadi asaldatu, feminazi bat dirudik ,inork ez dik eta euskalduntasuna kenduko.
Lan eta proposamen bikaina iruditzen zait Euskaragara jaunarena.Nik aurreneko abizena kanpotarra daukat,baina euskal etnia (etnia osotasun bat da, baita arraza ere) babestu dut beti euskal herriaren identitatea babestuaz, ez daukat RH-, euskal herriaren ezaugarrietako bat izanik munduko RH- portzentai handiena izatea ,(hara beste misterio bat).Nire abizenak ikusita nire DNA ere hortxe ibiliko da, eta hala ere euskal herriaren historia eta egia babestea ezinbestekoa iruiditzen zait.
Zergatik ematen die ainbesteko phobia Herri baten benetako historia eta jatorria ikertzeak batzuei? Gaur errealitatea beste era batekoa izan daiteke, eta? Horregatik historia ixildu behar al dugu? Herri baten historia (kulturala, historikoa, GENETIKOA) jakiteagatik meatsatua sentitzen den norbait ez det uste herri baten benetako parte sentitzen denik bere barruan.
Ezin det imajinatu txeroki bat, edo kurdu bat bere herriaren historia edo edozein ezaugarri fisiko edo kulturak ixildu arazi nahian edo mespresatzen.
Kaixo, Jaureguibeitia/Jauregibeitia ere desagertzear
Bai, egia:
Jauregibeitia: 26
Jaureguibeitia: 87
Gehienak Bizkaia aldean daude.
Treku abizena Gipuzkoakoa da. Baina ez da ezagutzen nondik datorren. Ez dauka jende askok apellido hori.
Bai, abizen bitxia eta misteriotsua.
Treku: 50
Trecu: 99
Bai, jatorria Gipuzkoan omen dago, baina auskalo zein puntu zehatza. Castorenek dioen bezala, Iparralden baten bat gehiago egon daiteke.
Lehen Lapurdin bazen Mattin Treku Inharga (1916/1981) bertsolari aheztarra.
Treku edo Trecu frantziar idazkeran abizen bera da.
Aldi honetan, orai bertan, 14 TRECU aurki daitezke telefono zerrendan, beraz seguraz ere gehiago ere izango dira
Beñat: badago datu baserik interneten Iparraldeko abizenak aztertzeko? Ez dut Castorene edo Arbelbide-rik topatu INEren bilatzailean, baina egon badaude, Iparralden.
Mila esker.
Agirretxu be bai! (Aguirrechu/Aguirretxu)
Treku Lezoko betiko abizen gisa ezagutu izan dut beti, handik galde
Euskaragara
Nik bederen datu baserik ez dut ikusi Iparraldean. Duela hainbat urte jada, Philippe Oyhanburu dantzari famatu ohiak liburu batean abizenak bildu zituen. Castorene bezala Arbelbide abizena hartan izango da, zabaldu samarra baita baxe nafarran.
Ez dakit euskal abizena den, baina Ardeorekin 100 pertsona daude.
Polia orrialdea. Baina inon ez dut aurkitzen Kaminaur edo kaminor edo Caminaur delakoaren erreferentzerik. Inork aditzera emango al dit zerbait?
Mentxakatorre oso gutxi dagoz.