KIROLA eta NATURA programa. 2019ko txangoak

KIROLA eta NATURA programa. 2019ko txangoak –
AEKren Praktikatu zerbitzuak Kirola eta Natura egitasmoaren bigarren edizioa abiatu du. Iazko esperientzia ona aintzat hartuta, beste sei txango prestatu ditu, urtarriletik ekainera bitartean egiteko. Helburua da, iaz bezala, Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea, eta, natura errespetatzen ikasiz, egun atsegina igarotzea.

Hala, Artxandan hasiko da zikloa, urtarrilaren 20an. Bi eta bost kilometroko orientazio ibilbideak egingo dira, familian, taldean nahiz bakarka. Otsailaren 24an, berriz, 11 kilometroko ibilbide zirkularra egingo da Gorobel mendilerroan (Ledoño Goikoa-Tologorri-Menerdiga-Ledoño Goikoa), argazki lehiaketa eta guzti. Hurrengoa martxoaren 24an izango da: 12 kilometroko ibilaldia Barbadun ibai ondotik, El Pobaleko burdinolarako bisita barne. Maiatzaren 12an, Entzia mendilerrora joango dira parte-hartzaileak, Kristinoen koba bisitatu eta 12 kilometroko ibilbide zirkularra egitera. Bukatzeko, ekainean egingo dira azken bi txangoak: 9an, Urkiolatik Ipiztera 14 kilometroko ibilbidea egingo da, eta Santa Kruz apaizaren ezkutalekua bisitatuko; 23an, Itxinako zeharkaldia, 11 kilometroko ibilbide zirkularra (Atxulaur-Supelegor koba-Itxina-Kargaleku).

Parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa da izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango dira beti bidean laguntza emateko.

Informazioa eta izena emateaKIROLA eta NATURA programa. 2019ko txangoak

KIROLA eta NATURA programa. 2019ko txangoak
AEK, berbalagun, euskara, euskera, Kirola, mintzakide, mintzalagun, mintzapraktika, natura, praktikatu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude